Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2015eko irailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3716

EDIKTUA, 185/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 185/2015 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Felix Bilbao Oar-Arteta.

Demandatuak: Getxoko (Idufir 48028000055325) 210850 ondasun higiezinaren gainean eskubideak dituzten edo eskubideak dituztela adierazten duten balizko pertsona fisikoak, juridikoak zein erakundeak; Constructora San Juan, S.L. eta Constructora San Juan, S.L enpresan interesa duten balizko pertsona fisikoak, juridikoak zein erakundeak.

Gaia: jabaria deklaratzeko eta erregistroko zuzenketa egiteko egintza.

Aipatu judizioan, erabaki da alderdi demandatzaileari –Getxoko (Idufir 48028000055325) 210850 ondasun higiezinaren gainean eskubideak dituzten edo eskubideak dituztela adierazten duten balizko pertsona fisikoak, juridikoak zein erakundeak; Constructora San Juan, S.L. eta Constructora San Juan, S.L. enpresan interesa duten balizko pertsona fisikoak, juridikoak zein erakundeak– epatze-zedula entregatzea, zeinak honela baitio hitzez hitz:

EPATZE-ZEDULA

Epatzea agintzen duen agintaritza: Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Ebazpenaren gaia: aipatutakoa.

Epatzen den pertsona: Constructora San Juan, S.L., Constructora San Juan, S.L. enpresan interesa duten balizko pertsona fisikoak, juridikoak zein erakundeak, eta Getxoko (Idufir 48028000055325) 210850 ondasun higiezinaren gainean eskubideak dituzten edo eskubideak dituztela adierazten duten balizko pertsona fisikoak, juridikoak zein erakundeak.

Epatzearen xedea: aipatu judizioan agertzea, demandari erantzuteko, alderdi demandatu denez gero.

Zein auzitegiren aurrean agertu behar duen: epaitegi honetan.

Azaltzeko epea: hogei egun baliodun, epatze hau egin eta hurrengo egunetik aurrera.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.– Agertzen ez bazara, auzi-ihesean zaudela deklaratuko da, eta, horri dagokion jakinarazpena eginda gero, ez da besterik egingo, salbu eta prozesua amaitzeko ebazpenarena (1/2000 PZLb-ko 496. eta 497. artikuluak).

2.– Judizioan prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar da (PZLb, 23. eta 31. artikuluak). Baliabide ekonomikorik ez baduzu, doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzea eska dezakezu.

Bestalde, abokatua edo prokuradorea –edo bi-biak– izendatzeko eskatu nahi izanez gero, epatzea egin ondoko hiru eguneko epearen barruan eskatu beharko da.

3.– Prozesua gauzatu artean helbidea aldatzen bada, epaitegi honetan jakinarazi beharko da (PZLb, 155.5 artikulua, lehen paragrafoa).

4.– Azkenik, jakinarazten da alderdiek, gatazka konpontzeko, negoziazioaren bidea erabil dezaketela, bai eta bitartekaritza baliatu ere.

Getxo (Bizkaia), 2015eko ekainaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Alderdi betearaziaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, bulego judizialeko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi da, epaiaren jakinarazpen-eginbidea burutzeko.

Getxo (Bizkaia), 2015eko ekainaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala