Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2015eko irailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3712

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 316/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 316/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Juan Manuel Gonzalez Hernandez.

Abokatua: Igone Solaegui Alcain.

Prokuradorea: Pablo Jimenez Gomez.

Demandatua: Petra Cuesta Silva eta Jose Ramon Rodriguez Sagarzazu.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Auzi-ihesean den eta helbide ezezaguna duen Jose Ramon Rodriguez Sagarzazu-ren aurka bideratutako prozedura horretan, epaia eman zen 2014-11-17an.

Jose Ramon Rodriguez Sagarzazu demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka ezin da apelazio-errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2015eko uztailaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala