Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2015eko irailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3711

EDIKTUA, 228/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 228/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Viviendas de Vizcaya, S.A.

Abokatua: Norma Riaño Diaz.

Prokuradorea: German Ors Simon.

Demandatua: Enrique Barbeyto Lopez.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-07-02an. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten dut Viviendas de Vizcaya, S.A.ren ordezkari prozesalak Enrique Barbeyto Lopezen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 1856,14 euro eta legezko interesak, hau da, 2014ko otsailaren 13ko akordioaren hirugarren xedapenean hitzartutakoak. Prozesuko kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka ez dago inongo errekurtsorik jartzerik.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Enrique Barbeyto Lopez demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko uztailaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala