Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2015eko irailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3709

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 557/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 557/2013.

Demandatzailea: Maria Perdica.

Abokatua: Igone Ossorio Gutierrez.

Prokuradorea: Isabel Lopez Linares Arechederra.

Demandatua: Marius Perdica.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-07-20an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Deklaratzen dut deseginda dagoela Maria Perdica –Isabel López-Linares Arechederra prokuradoreak ordezkatuta– eta auzi-ihesean den Marius Perdicaren arteko ezkontza, dibortzioa kausa dela. Deklarazio honek berez dakartzan legezko ondorioak izango ditu dibortzioak, eta, hura arautzeko, honako neurriak ezartzen ditut:

– XXXXX adingabearen gaineko guraso-ahalaren erabilera Maria Perdicak bakarrik izango du.

– Adingabearen zaintza eta jagoletza Maria Perdica amari dagozkio, eta, beraz, adingabea amarekin biziko da Bilbon, haren etxean (Santutxu kalea 14, 2.C). Etxebizitza horretan finkatzen da adingabearen legezko egoitza.

– Ez da ezartzen bisita-araubiderik aitaren eta alabaren artean.

– Adingabearentzako 350 euroko mantenu-pentsioa ezartzen da, Marius Perdica jaunak ordaindu beharrekoa, 12 hilabetez, urte bakoitzaren hasieran eguneratuko dena, KPIren arabera. Hilabeteko lehen bost egunetan ordaindu behar da, horretarako izendatutako kontu-korrontean diru sartuz.

Aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte; halakotzat hartuko dira osasun publikoak bere gain hartzen ez dituen hezkuntza- eta osasun-gastuak. Ez dira aparteko gastutzat hartuko eskola-matrikulak, -liburuak edo -materiala. Aparteko gastua egiteko beharra ikusten duen gurasoak, aurretik, besteari jakinarazi beharko dio, honek bere adostasuna eman dezan, salbu eta beharrizana ohiz kanpokoa eta presakoa denean.

Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.

Berariaz ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi irmoa dela dibortzio-deklarazioari dagokionez baina gainerako erabakien aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela, epaitegi honen aurrean, 20 eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, Prozedura Zibilaren Legearen 455. artikuluan eta hurrengoetan jasotako izapideei jarraituz. Errekurtsoa Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ebatziko du.

Errekurtsoa aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euroko gordailua egitea epaitegi honek duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan, Botere Judizialari buruz indarrean dagoen Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarrian jasotako modu eta eran, azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak lege horri emandako idazketan.

María Elena Rodríguez Vadillo andreak, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko eta haren barruti judizialeko epaileak, epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen du.

Marius Perdica demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena ediktu bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta bulego judizialeko iragarki-oholean jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko uztailaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala