Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2015eko irailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3707

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 777/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 777/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Mutua Madrileña.

Abokatua: Gabriel Ortiz de Artiñano Puyo.

Prokuradorea: Javier Ortega Azpitarte.

Demandatua: Ignacio Garcia Andres y Liberty Seguros.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-05-18an. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten dut Javier Ortega Azpitarte prokuradoreak Mutua Madrileñaren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Ignacio García Andrés jaunaren eta Liberty Seguros merkataritza-sozietatearen aurkakoa. Horrenbestez, aipatu demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari modu solidarioan honako zenbateko hauek ordaintzera:

a) 607,57 euro;

b) Aipatu zenbatekoak (607,57 euro) epai hau ematen den egunetik aurrera sortutako legezko interesak, bi puntuz gehituta;

c) Judizioaren kostuak.

Ebazpen hau irmoa da PZLren 455.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (prozesuak bizkortzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen idazkera).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ignacio Garcia Andres demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko maiatzaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala