Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2015eko irailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3705

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 64/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Bergarako (Gipuzkoa) lehen auzialdiko 2 zenbakiko epaitegian, diru-zenbatekoa erreklamatzeko 64/2015 prozedura arrunta bideratu da Santander Consumer Finance, SAk eskatuta, Mario Paolo De Paolis-en aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona idazpurua eta epaitza:

59/2015 EPAIA

Epailea: Borja Llona García jauna.

Lekua: Bergara (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamabosteko uztailaren hamabosta.

Alderdi demandatzailea: Santander Consumer Finance, S.A.

Abokatua: Antonio Arriola Saenz.

Prokuradorea: Josefina Llorente Lopez.

Alderdi demandatua: Mario Paolo De Paous (auzi-ihesean).

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Osorik baiesten dut auzitegietako prokuradore Llorente andreak Santander Consumer Finance, S.A.ren ordez eta izenean aurkeztu duen demanda. Horrenbestez, Mario Paolo de Paolis jauna kondenatzen dut 8.708,12 euro gehi dagozkion legezko interesak (demanda aurkeztu zenetik ebazpen honen datara arte sortutakoak) ordaintzera auzi-jartzaileari. Ondoren, PZLaren 576. artikuluan adierazitako interesa aplikatuko zaio, zorra osorik ordaindu arte.

Prozesuak eragindako kostuak demandatuari ezarri behar zaizkio, PZLaren 394. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri behar da, eta, hori egin ezean, ez da bera izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (1873 0000 04 0064 15). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Mario Paolo De Paolis demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut hau, Bergaran (Gipuzkoa), 2015eko uztailaren 15ean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala