Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2015eko irailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3697

EBAZPENA, 2015eko abuztuaren 17koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazten baitira lan-arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuetarako 2015eko diru-laguntzak.

AURREKARIAK

1.– 2015eko martxoaren 9an, honako ebazpen hau argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: 2015eko martxoaren 4ko Ebazpena, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak ematea arautzen duena 2015erako.

2.– Osalanek baloratutako eta onartutako proiektuak gehienez urtebeteko epean garatu behar dira; SAFERA Europako Proietuak baloratu eta onartutakoak, berriz, laguntzak emateko baldintzetan ezarritako epean, eta betiere, gehienez hiru urtean. Bi kasuetan, esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.

3.– 2015eko apirilaren 9an amaitu zen eskabideak aurkezteko epea; guztira, 42 eskabide aurkeztu ziren.

4.– Balorazio Batzordeak eta SAFERA Europako Proiektuaren Balorazio Batzordeak ebaluatu zituzten eskabideak, deialdiaren oinarrietan ezarritako irizpideei eta ponderazioei jarraituz. Ondoren, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari jakinarazi zioten proposamena, ebatz zezan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak arautzen dituen Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2015eko martxoaren 4ko Ebazpenaren 15.3 artikuluak dioenez, eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitura eta funtzionamenduaren araudia onartu zuen uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuan emandako eskumenekin bat etorriz, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebazpen bidez emango edo ukatuko ditu eskatutako diru-laguntzak.

Horregatik, Balorazio Batzordearen proposamena ikusirik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honetako I. eranskinean zehaztutako eskabideei diru-laguntzak ematea. Onuradunak eta laguntzen zenbatekoak ere I. eranskinean jasotzen dira.

Bigarrena.– Ebazpen honetako II. eranskinean zehaztutako eskabideei ezezkoa ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesatuta dauden pertsona eta erakundeei jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osalaneko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, edo bestela, zuzenean Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa txandaz dagokion Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, bi hilabeteko epean; bi kasuetan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3. eta 46.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Barakaldo, 2015eko abuztuaren 17a.

OSALANeko zuzendari nagusia,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala