Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2015eko irailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3694

AGINDUA, 2015eko uztailaren 28koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikingintzaren sektoreko enpresetan kudeatzeko sistemak ezarri eta hobetzea sustatzeko, jasangarritasuna bultzatzeko eta berrikuntza indartzeko laguntzak arautu eta 2015erako iragartzen dituena (Eraikal programa 2015).

Eraikal Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren ekimen bat da, obra berrian nahiz birgaitzeko eta mantentzeko lanetan eta Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoetan kalitatearen kudeaketa bultzatzekoa. Era berean, eraikinak eraitsi eta birziklatzeko ekimena da, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikingintzaren sektoreko enpresetan eraikinaren balio-bizitza osoa hartuz, ingurumena eta Lan arloko arriskuen prebentzioa bermatuz, jasangarritasuna sustatuz eta berrikuntza indartuz.

Bizitegi-eraikingintzaren sektorean eragile ugarik parte hartzen dute, zuzenean edo zeharka (proiektu-egileek, sustatzaileek, eraikitzaileek, gremioek, materialen hornitzaileek, bezeroek eta abar), nork bere eginkizunekin. Gorabehera horrek ugaritu egiten du azken kalitatean eragina izan dezaketen ahulezien kopurua. Gauzak horrela, kalitatea kudeatzeko sistema bat ezarri behar da, prozesuan esku hartzen duten eragile guztien arteko harremana eta oreka ziurtatzeko modu bakarra den aldetik.

Eraikal tresnaren bitartez, EAEko bizitegi-eraikingintzaren sektorea eralda dadin lagundu nahi da, sektore hori sendotu eta lehiakor eta eraginkor bihurtzeko, enpresetan etengabe hobetzera bideratutako kudeaketa-praktikak ezarriz. Izan ere, behar-beharrezkoa da praktika horiek abian jartzea herritarren eskura ingurumena errespetatuko duten kalitatezko lan-prozesu seguruen arabera eraikitako etxebizitzak jartzeko, haien eta oro har gizartearen beharrekin bat etorriz.

Etengabeko hobekuntza handitzea oinarrizko osagaia da lehiakortasuna lortzeko, baina ez osagai bakarra. Hortaz, Eraikal programak berrikuntza ere sustatzen du EAEko bizitegi-eraikingintzaren sektorean, sektore horren oraina ez ezik, etorkizuna ere bermatzeko. Horretarako, hurrengoekin lotura duten proiektuak bultzatu nahi dira:

– Eraikinen kontserbazio-egoera.

– Eraikuntzaren kalitatea:

– Eraikinen energia-eraginkortasuna.

– Kudeaketaren kalitatea eta kalitatearen ezarpena.

– Eraikinen jasangarritasuna.

– Lan arloko segurtasuna eta osasuna obretan.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak hartutako konpromisoak betetzeko, beste deialdi bat egin da Eraikal programa 2015 abiaraziz.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

1.– Agindu honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako bizitegi-eraikingintzaren sektoreko enpresetan eta profesionalen artean kalitatea kudeatzeko sistemak ezarri eta hobetzeko, jasangarritasuna sustatzeko eta berrikuntzari laguntzeko Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak eman beharreko diru-laguntzak arautu nahi dira (Eraikal programa 2015).

2.– Agindu horren ondorioetarako, bizitegi-eraikingintzaren sektoreko enpresatzat hartzen dira hurrengoak:

a) Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren barnean, etxebizitzen eraikuntzarekin lotutako azpi-sektoreetako batean dauden enpresak eta profesionalak:

41.2 Obra berriko eraikinen eraikuntza, nahiz birgaitze- eta mantenu-lanak.

43.1 Eraispenak egin eta lurzoruak prestatzea.

43.2 Instalazio elektrikoak, iturgintzakoak eta bestelakoak eraikuntza-obretan.

43.3 Eraikinen akabera.

43.9 Eraikuntza espezializatuko bestelako jarduerak.

71.1 Arkitektura- eta ingeniaritza-zerbitzu teknikoak eta aholkularitza teknikoarekin zerikusia duten bestelako jarduerak. Jarduera horiek honako hauen parte-hartzera mugatuta egongo dira: arkitektura-estudioak, aparejadoreen estudioak eta ingeniaritzako eta topografiako zerbitzuak. Ingeniaritza-estudioek ingeniarien elkargoko ziurtagiria edo frogagiria aurkeztu beharko dute, estudio horrek bizitegi-eraikingintzako lanak egin dituela ziurtatzen edo egiaztatzen duena.

b) Aurrekoez gain, agindu honen ondorioetarako, bizitegi-eraikingintzaren sektoreko enpresatzat joko dira eraikingintzaren kalitate-kontrolerako erakundeak eta saiakuntza-laborategiak, erantzukizun-adierazpena eginda dutenak, eraikingintzaren kalitate-kontrolerako erakundeek eta saiakuntza-laborategiek beren jardueran aritzeko bete behar dituzten baldintzak garatzen dituen martxoaren 31ko 410/2010 Errege Dekretua eta eraikuntzako kalitate-kontrola arautzeko urriaren 28ko 209/2014 Dekretua betez.

Adierazpen hori Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunean aurkeztua egon beharko da.

c) Ordezkaritza zabala duten edo jendea biltzeko ahalmen handia duten bizitegi-eraikingintzaren sektoreko enpresa eta profesionalen talde edo elkarteak. Halakotzat hartuko dira bizitegi-eraikingintzaren sektorearekin lotuta duten elkargo profesionalak, ikerketa teknologikoko zentroak, merkataritza-ganberak, eraikuntza arloko Clusterrak edota etxebizitzen elkarte publikoak.

2. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jarduerak.

1.– Hurrengo ildoak diruz lagun daitezkeen esku-hartze modura hartuko dira:

1.1.– I. Ildoa Hurrengo puntuei dagozkien berrikuntza arloko proiektu edo ikerketak:

a) Eraikinen kontserbazio-egoera, EITak (Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa), eraikinaren patologia, birgaitzea, erabilera nahiz mantenua eta balio-bizitza.

b) Eraikinaren kalitatea: EKT (Eraikuntzaren Kode Teknikoa) aplikatzea, proiektuaren kontrola, obraren gauzapena eta zerbitzuko probak. Industrializazioa.

c) Eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko ikerketak.

d) Kudeaketaren kalitatea hobetzeari eta kalitatea ezartzeari buruzko ikerketak.

e) Eraikinen jasangarritasun, funtzionaltasun, malgutasun eta espazio arloko prestazioen ebaluazioa.

f) Obretako lan arloko segurtasun eta osasunari buruzko ikerketak.

g) Eraikinen instalazioei buruzko ikerketak.

1.2.– II. Ildoa Tresna informatikoen garapena, dibulgazio-kanpainen, jardunaldien eta ikastaroen garapena, sistema partikularren edo marken publizitaterik egin gabe eta puntu hauekin lotuta burutzen direnak:

a) Eraikinen kontserbazio-egoera, EITak (Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa), eraikinaren patologia, birgaitzea, erabilera nahiz mantenua eta balio-bizitza.

b) Eraikinaren kalitatea: EKT (Eraikuntzaren Kode Teknikoa) aplikatzea, proiektuaren kontrola, obraren gauzapena eta zerbitzuko probak. Industrializazioa.

c) Eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko ikerketak.

d) Kudeaketaren kalitatea hobetzeari eta kalitatea ezartzeari buruzko ikerketak.

e) Eraikinen jasangarritasun, funtzionaltasun, malgutasun eta espazio arloko prestazioen ebaluazioa.

f) Obretako lan arloko segurtasun eta osasunari buruzko ikerketak.

g) Eraikinen instalazioei buruzko ikerketak.

1.3.– III. Ildoa.

a) ISO 9001, ISO 14001, ISO 14006 Normalizazioko Nazioarteko Arauetan, UNE 166002 Espainiako Arauan eta OHSAS 18001 Industria Segurtasun eta Osasun Okupazional arloko Ebaluazio arauan oinarritutako kudeaketa-sistemak ezarri eta ziurtatzea, nahiz horien integrazioa.

b) «Entsegu-laborategien gaitasunerako baldintza orokorrak» izeneko ISO/IEC 17025 eta «Ikuskaritza egiten duten erakunde ezberdinen funtzionamendurako irizpide orokorrak» izeneko ISO/IEC 17020 arauetan oinarritutako kudeaketa-sistemak ezarri eta ziurtatzea.

2.– III. ildoan sartzen diren esku-hartzeak ziurtagiria edo diploma ematen duen erakundearen ziurtagiriarekin egiaztatzen dira.

Soilik 1. artikuluan jasotako Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalei lotutako irismena duten ziurtagiriak lagunduko dira.

ENAC egiaztapenerako Erakunde Nazionalak edo horren pareko Europako erakunde batek egiaztatutako erakunde egiaztatzaileak badaude, erakunde egiaztatzaile horiek emandako ziurtagiriak baino ez dute laguntzarik jasoko.

3.– Egiaztagiriak mantentzeko edota ziurtagiriak berritzeko egindako gastuak eta arauen bertsio berrietara egokitzeko egindako gastuak ere ez dira diruz lagundutako esku-hartze modura hartuko.

4.– Ez dira diruz laguntzeko esku-hartze modura hartuko ekipamenduak hartzera edo horiek amortizatzera bideratutako inbertsioak.

5.– Sektore osoari zuzendutako proiektuak eta ikerketa-azterketak lagunduko dira diruz, enpresa bati bakarrik zuzendutako ekimenak alde batera utzita.

6.– Edozein kasutan, diruz laguntzeko esku-hartzeak 2015eko ekitaldian hasi eta 2017ko urriaren 30a baino lehen amaitu beharko dira.

3. artikulua.– Laguntzen onuradunak.

1.– Agindu honetan ezarritako laguntzen onuradun izan daitezke 2.1 artikuluko I. ildoari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako eragileak, 1. artikuluan, 2. atalean, jasotzen direnak.

2.– Agindu honetan ezarritako laguntzen onuradun izan daitezke 2.1 artikuluko II. ildoari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako eragileak, 1. artikuluan, 2.b) eta 2.c) atalean, jasotzen direnak.

3.– Agindu honetan ezarritako laguntzen onuradun izan daitezke 2.1 artikuluko III. ildoari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako eragileak, 1. artikuluan, 2. atalean, jasotzen direnak.

4.– Onuradunei diru-laguntzak eta laguntzak emateko, eta, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik tramitazioan dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaituta izatea.

5.– Zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta dauden pertsona fisikoek edo juridikoek ezin izango dute laguntza-deialdi honetan parte hartu, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean daudenek ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetan seigarrenean xedatuari jarraiki.

4. artikulua.– Eskabideen aurkezpena.

1.– Agindu honetan araututako laguntzak eskuratzeko eskaera Agindu honen I. eranskinean jasotako ereduaren arabera egin beharko da.

2.– Agindu honetan araututako laguntzak eskuratzeko eskaerarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

2.1.– Hainbat urtetarako proiektuaren memoria (gehienez 2017ra arteko proiekzioa egingo da), gutxienez honako hauek jasota:

2.1.1.– Sarrera: eragile sustatzailearen deskribapen orokorra, enpresaren egituraren zirriborroa eta proiektuaren helburu orokorrak.

2.1.2.– I. eta II. ildoetako esku-hartzeen kasuan.

2.1.2.1.– Proposamenaren egokitzapena lan-ildoetako batera.

2.1.2.2.– Balizko inpaktua sektorean.

2.1.2.3.– Proiektu edo ikerketa taldearen kalitate tekniko eta zientifikoa eta esperientzia.

2.1.2.4.– Finantzaketaren eskema.

2.1.2.5.– Proiekturako proposaturiko helburuak eta epeak.

2.1.2.6.– Proiektuaren gastu-aurrekontua, gutxienez honako hauek jasota:

2.1.2.6.1.– Lanketa edota jardueren araberako banakatzea.

2.1.2.6.2.– Lanketa bakoitzean, barne-gastuak (proiektuaren buru den eragilearen gastuak) eta kanpo-gastuak edo gastu azpikontratatuak (kanpoko erakundeak azpikontratatzeagatiko gastuak) bereizi beharko dira.

Barne-gastuei dagokienez, egin beharreko zereginen aurreikuspena zehaztu beharko da, baita baliatutako ordu-tarifaren egozpena ere.

Kanpoko enpresa bat kontratatzen bada, estimazio arrazoitua aurkeztu beharko da, edo, ahal dela, haren aurrekontua.

2.1.3.– III. ildoko esku-hartzeen kasuan.

2.1.3.1.– Proiekturako proposaturiko helburuak eta epeak.

2.1.3.2.– Aholkularitza-enpresaren edota ziurtagiria ematen duen erakundearen eskaintza.

2.1.4.– Proiektuaren eredugarritasuna hedatzeko eta indartzeko ekintzak, enpresek aurreikusita dituztenak.

2.2.– Identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.

2.3.– Eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren kopia.

2.4.– Ingeniaritza-estudioek ingeniarien elkargoko ziurtagiria edo frogagiria aurkeztu beharko dute, dena delako estudioak bizitegi-eraikingintzako lanak egin dituela egiaztatzen duena.

2.5.– Proposamena aurkezterakoan, proiektuak bestelako diru-laguntza osagarriak baldin baditu, erakunde onuradunak proposamenean aitortu beharko du, diru-laguntzaren zenbatekoa eta tipologia zehaztuz, II. eranskinean adierazitako ereduaren arabera.

2.6.– Konpromisoak formalizatzea. Proiektuan parte hartuko duten enpresek honako konpromiso hau bete beharko dute, II. eranskinean adierazitako ereduaren arabera:

– Proiektuetan parte hartuko duten enpresek prest azaldu beharko dute Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak Eraikal ekimenean jasotako jardueren barruan ezar litzakeen sentsibilizazioko, prestakuntzako eta esperientziak elkartrukatzeko ekintzetan parte hartzeko.

2.7.– Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea betetzeko konpromisoa, eta erantzukizunadierazpena, honako hauek guztiak egiaztatzeko: pertsona edo entitate eskatzailea ez dela administrazio-zigorra edo zigor penala betetzen ari sexu-diskriminazioa egin izanagatik; debeku hori jaso ez izana, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen arabera; diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu ez izana; eta hori galaraziko lioketen lege-debekuen eraginpean ez egotea. III. eranskina.

3.– Eskatzaileek zergari dagozkion betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak beteta izan behar dituzte. Egoera hori automatikoki egiaztatuko da, horien baimena eskatu beharrik gabe, azaroaren 11ko Legegintzako 1/1997 Dekretuz onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

4.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Etxebizitza Sailburuordetzak aurkeztu den eskabidean akats edo hutsegiteren bat dagoela edo eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumenturen bat falta dela ikusten badu, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta hamar eguneko epea emango akatsa zuzendu edo dokumentua aurkez dezan. Adieraziko zaio, halaber, hala egin ezean, bere eskaeran atzera egindakotzat hartuko dela, ebazpen bidez. Ebazpen hori Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluak aurreikusitakoaren arabera eman beharko da.

5.– Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, halaber, aurkeztuko diren proiektuak behar bezala ebaluatzeko eta ebazteko beharrezkotzat joko dituen dokumentu guztiak edota informazioa eskatu ahal izango dizkie eskatzaileei.

6.– Aurkezteko lekua.

Eskabideak, eskatutako dokumentazioarekin batera, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Erregistro Orokorrean eta Lurralde Ordezkaritzetako erregistroan aurkeztuko dira edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarri diren bideetarik edozein erabilita.

5. atala.– Balorazio-irizpideak.

Eskabideak irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:

5.1.– I. Ildoa «Berrikuntza-proiektu edo -ikerketak».

5.1.1.– Proposamenaren egokitzapena (25 puntu gehienez).

Proposamenaren egokitzapena jarraian ezarritako lan-ildoetarako batera, bere gehienezko puntuaketa ezberdina izango delarik gaiaren arabera:

– Eraikinen kontserbazio-egoera, EITak (Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa), eraikinaren patologia, birgaitzea, erabilera nahiz mantenua eta balio-bizitza. 25 puntu.

– Eraikinaren kalitatea: EKT (Eraikuntzaren Kode Teknikoa) aplikatzea, proiektuaren kontrola, obraren gauzapena eta zerbitzuko probak. Industrializazioa 24 puntu.

– Eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko ikerketak. 23 puntu.

– Kudeaketaren kalitatea hobetzeari eta kalitatea ezartzeari buruzko ikerketak. 22 puntu.

– Eraikinen jasangarritasun, funtzionaltasun, malgutasun eta espazio arloko prestazioen ebaluazioa. 21 puntu.

– Obretako lan arloko segurtasun eta osasunari buruzko ikerketak. 20 puntu.

– Eraikinen instalazioei buruzko ikerketak. 19 puntu.

Proposamen bat bi lan-ildo edo gehiagora egokitzen bada, puntuaketa-ildo altuenari dagokion puntuaketa hartuko da aintzat.

5.1.2.– Balizko inpaktua sektorean (20 puntu gehienez).

Hauek izango dira hori bete den balioesteko kontuan hartuko diren elementuak:

– Proiektua abiatzetik eratorritako aurrerapen zientifiko eta teknologikoetako balizko onuradun diren herritarren, profesionalen edo enpresen sektoreak. Gehienezko puntuaketa: 5 puntu.

– Proposamenaren bat etortzea euskal herritarren bizi-kalitatea hobetzeko politika publikoekin. Gehienezko puntuaketa: 5 puntu.

– Bat-etortzea sektoreek, cluster taldeek edo Herrialdeko enpresa-talde nagusiek identifikatutako beharrizan edo abaguneekin. Gehienezko puntuaketa: 5 puntu.

– Sektorean jarduera berriak sortzeko iguripenak edo eraikuntzaren sektorean hobekuntzarako espero den ekarpena. Gehienezko puntuaketa: 5 puntu.

5.1.3.– Proiektu edo ikerketa taldearen kalitate tekniko eta zientifikoa (20 puntu gehienez).

Hauek izango dira hori bete den balioesteko kontuan hartuko diren elementuak:

– Ikerketa-taldearen dimentsioa, bertako kideen balizko dedikazioari dagokionez eta taldeak proposatutako lana burutzeko gaitasuna bermatzeko estimaturiko masa kritikoari dagokionez. Gehienezko puntuaketa: 10 puntu.

– Lantaldean doktoreak, master tituludunak edo proiektuko arloetan saritutako teknikariak egotea nahiz unibertsitateetan edo erreferentziazko zentro entzutetsuetan esperientziak izatea balioetsiko da. Gehienezko puntuaketa: 5 puntu.

– Erabilgarri dauden ekipamendu eta azpiegiturak balioetsiko dira. Gehienezko puntuaketa: 5 puntu.

5.1.4.– Lanaren aurkezpenari dagokion koherentzia eta zuzentasunaren balioespena (20 puntu gehienez).

– Lanaren xedea azaltzeko memoria. Gehienezko puntuaketa: 10 puntu.

– Lana-programaren bideragarritasuna. Gehienezko puntuaketa: 10 puntu.

5.1.5.– Finantzaketaren eskema (15 puntu gehienez).

Hauek izango dira hori bete den balioesteko kontuan hartuko diren elementuak:

– Aurreikusitako aurrekontuaren tamaina, proiektuan bertan aurreikusitako helburu eta jarduerekin koherentea. Gehienezko puntuaketa: 5 puntu.

– Babesle pribatuen konpromisoa inplikazio ekonomikoari dagokionez. Gehienezko puntuaketa: 5 puntu.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko edo beste administrazio batzuetako Sail edo Erakundeen aldetik aurreikusitako finantzaketa osagarria. Gehienezko puntuaketa: 5 puntu.

5.2.– II. Ildoa «Tresna informatikoen garapena, dibulgazio-kanpainen, jardunaldien eta ikastaroen garapena».

5.2.1.– Proposamenaren egokitzapena (30 puntu gehienez).

Proposamenaren egokitzapena jarraian ezarritako lan-ildoetarako batera, bere gehienezko puntuaketa ezberdina izango delarik gaiaren arabera:

– Eraikinen kontserbazio-egoera, EITak (Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa), eraikinaren patologia, birgaitzea, erabilera nahiz mantenua eta balio-bizitza. 30 puntu.

– Eraikinaren kalitatea: EKT (Eraikuntzaren Kode Teknikoa) aplikatzea, proiektuaren kontrola, obraren gauzapena eta zerbitzuko probak. Industrializazioa. 29 puntu.

– Eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko ikerketak. 28 puntu.

– Kudeaketaren kalitatea hobetzeari eta kalitatea ezartzeari buruzko ikerketak. 27 puntu.

– Eraikinen jasangarritasun, funtzionaltasun, malgutasun eta espazio arloko prestazioen ebaluazioa. 26 puntu.

– Obretako lan arloko segurtasun eta osasunari buruzko ikerketak. 25 puntu.

– Eraikinen instalazioei buruzko ikerketak. 24 puntu.

5.2.2.– Balizko inpaktua sektorean (30 puntu gehienez).

Hauek izango dira hori bete den balioesteko kontuan hartuko diren elementuak:

– Proiektua abiatzetik eratorritako aurrerapen zientifiko eta teknologikoetako balizko onuradun diren herritarren, profesionalen edo enpresen sektoreak. Gehienezko puntuaketa: 8 puntu.

– Proposamenaren bat etortzea euskal herritarren bizi-kalitatea hobetzeko politika publikoekin. Gehienezko puntuaketa: 8 puntu.

– Bat-etortzea sektoreek, cluster taldeek edo Herrialdeko enpresa-talde nagusiek identifikatutako beharrizan edo abaguneekin. Gehienezko puntuaketa: 7 puntu.

– Sektorean jarduera berriak sortzeko iguripenak edo eraikuntzaren sektorean hobekuntzarako espero den ekarpena. Gehienezko puntuaketa: 7 puntu.

5.2.3.– Lanaren aurkezpenari dagokion koherentzia eta zuzentasunaren balioespena (20 puntu gehienez).

– Lanaren xedea azaltzeko memoria. Gehienezko puntuaketa: 10 puntu.

– Lana-programaren bideragarritasuna. Gehienezko puntuaketa: 10 puntu.

5.2.4.– Finantzaketaren eskema (20 puntu gehienez).

Hauek izango dira hori bete den balioesteko kontuan hartuko diren elementuak:

– Aurreikusitako aurrekontuaren tamaina, proiektuan bertan aurreikusitako helburu eta jarduerekin koherentea. Gehienezko puntuaketa: 10 puntu.

– Babesle pribatuen konpromisoa inplikazio ekonomikoari dagokionez. Gehienezko puntuaketa: 5 puntu.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko edo beste administrazio batzuetako Sail edo Erakundeen aldetik aurreikusitako finantzaketa osagarria. Gehienezko puntuaketa: 5 puntu.

6. artikulua.– Aurreikusitako kreditua eta diru-laguntzen zenbatekoa.

1.– Aurreikusitako kreditua.

Guztira 500.000 euro bideratuko dira laguntza hauetara, honela xehatuta:

2015. urtea: 100.000 euro, 2016. urtea: 200.000 euro, 2017. urtea: 200.000 euro.

Guztizko aurrekontu-kredituaren barnean, 300.000 euro I. ildoaren barneko esku-hartzeak diruz laguntzera bideratuko dira, 100.000 euro II. ildoaren barneko esku-hartzeak diruz laguntzera bideratuko dira eta 100.000 euro III. ildoaren barneko esku-hartzeak diruz laguntzera bideratuko dira.

2.– Diru-laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira, ildo bakoitzeko aurrekontu-kreditua agortu arte. Ildoetako bateko kreditua agortuko ez balitz, soberakina I. ildora aplikatuko litzateke lehenengo, II. ildora gero eta horrela segida hori jarraituz.

3.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

3.1.– I. Ildoa «Berrikuntza-proiektu edo -ikerketak».

– Esku-hartzeak goitik beherako hurrenkeran antolatuko dira, eskuratutako puntuen arabera.

– Diru-lagun daitekeen esku-hartzetzat hartzeko gutxienez 50 puntu eskuratu behar dira.

– Behin antolatuta diruz lagunduko dira, formula hau aplikatuta:

Aurkeztu eta (zergak salbuetsita) onartutako aurrekontua bider eskuratutako puntuaketa zati 100.

– Proiektu edo ikerketa bakoitzeko gehienez 50.000 euroko diru-laguntza emango da.

3.2.– II. Ildoa «Tresna informatikoen garapena, dibulgazio-kanpainen, jardunaldien eta ikastaroen garapena».

– Esku-hartzeak goitik beherako hurrenkeran antolatuko dira, eskuratutako puntuen arabera.

– Diru-lagun daitekeen esku-hartzetzat hartzeko gutxienez 50 puntu eskuratu behar dira.

– Behin antolatuta diruz lagunduko dira, formula hau aplikatuta:

Aurkeztu eta (zergak salbuetsita) onartutako aurrekontua bider eskuratutako puntuaketa zati 100.

– Esku-hartze bakoitzeko gehienez 30.000 euroko diru-laguntza emango da.

3.3.– III. Ildoa. ISO 9001, ISO 14001, ISO 14006 Normalizazioko Nazioarteko Arauetan, UNE 166002 Espainiako Arauan eta OHSAS 18001 Industria Segurtasun eta Osasun Okupazional arloko Ebaluazio arauan oinarritutako kudeaketa-sistemak ezarri eta ziurtatzea, nahiz horien integrazioa. ISO/IEC 17025, ISO/IEC 17020.

– III. ildoarekin lotutako esku-hartzeak lehentasun-hurrenkera hau jarraituz antolatuko dira:

– Hiru sistemen egiaztapena.

– Bi sistemen egiaztapena.

– Sistema baten egiaztapena.

– Kalitatea eta ingurumena hobetzeko sistemen egiaztapenak Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak finantza ditzake fondo galduko diru-laguntza bat emanda kanpoko gastuen % 50eko zenbatekoaz (zergak aparte), lan arloko arriskuen prebentzioari buruzko egiaztapenean, OHSAS Industria Segurtasun eta Osasun Okupazionalaren Ebaluaziorako arauaren arabera, izan ezik. Kasu horretan kanpoko gastuen % 25ekoa izango da, (zergak aparte), Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak onartutako proiektuei dagozkienak, egiaztapenaren arabera gehienezko zenbateko jakin batzuekin:

– Sistema baten egiaztapena: 5.000 euro, 18001 OHSAS Industria Segurtasun eta Osasun Okupazionalaren Ebaluaziorako arauaren egiaztapenerako izan ezik, orduan 2.500 eurokoa izango baita.

Bi sistemen egiaztapena: 8.000 euro, egiaztapenetako bat 18001 OHSAS Industria Segurtasun eta Osasun Okupazionalaren Ebaluaziorako araua izan ezean, orduan 5.500 eurokoa izango baita.

Hiru sistemen egiaztapena: 11.000 euro, egiaztapenetako bat 18001 OHSAS Industria Segurtasun eta Osasun Okupazionalaren Ebaluaziorako araua izan ezean, orduan 8.500 eurokoa izango baita.

3.4.– Diruz lagun daitezkeen esku-hartze ildo bakoitzean onartutako proposamenak antolatu egingo dira.

Diru-laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira, puntuaketa gorenetik puntuaketa txikienera, Ildo bakoitzeko aurrekontu-kreditua agortu arte.

Ildo berean proposamen ezberdinek puntuaketa bera jasotzen badute, eta aurrekontu-kreditua guztietarako iristen ez bada, hainbanaketa egingo da.

Behin Ildo bakoitzerako esleipena amaituta, Ildoetako batean kreditua geratuko balitz, soberako kreditu hori defizitarioak diren Ildoetara pasako litzateke. Bigarren esleipen hori egiterakoan I. Ildoari emango zaio lehentasuna gainerako Ildoen aurretik, eta II. Ildoari III. Ildoaren aurretik.

3.5.– Diruz lagun daitezkeen zenbatekoetan 2014ko ekainaren 17ko Batzordearen 651/2014 zenbakidun Erregelamenduko (EB) 18. artikuluan (aholkularitza-zerbitzua) eta 25. artikuluan (Ikerketa eta Garapenerako laguntzak) ezarritako mugak errespetatuko dira. Erregelamendu horren bidez Enpresa Txiki eta Ertainei emandako laguntzen kategoria jakin batzuk onartzen dira, barne-merkatuarekin bateragarriak Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

Aholkularitza-zerbitzuari dagokionez, laguntzaren intentsitatea, gehienez, diruz lagun daitezkeen kostuen % 50ekoa izango da.

Kanpoko aholkularitzek emandako aholkularitza-zerbitzuetako kostuak diruz laguntzekoak izango dira. Zerbitzu horiek ez dira jarduera iraunkorrak edo aldizkakoak izango eta ez dute enpresaren ustiapen-gastu arruntekin loturarik izango, esate baterako, aholkularitza fiskaleko errutinazko zerbitzuekin, aldizkako zerbitzu juridikoekin edo publizitatekoekin.

Ikerketa eta garapen proiektuetarako laguntzen kasuan, lagundu beharreko ikerketa eta garapen proiektuaren zatia kategoria hauetako baten baitakoa izan beharko da osorik: Oinarrizko ikerketa; Ikerketa industriala; Ikerketa esperimentala; Bideragarritasun-azterketak.

Onuradun bakoitzari emateko laguntzaren intentsitatea hau izango da gehienez:

– diruz lagun daitezkeen kostuen % 100ekoa, oinarrizko ikerketaren kasuan.

– diruz lagun daitezkeen kostuen % 50ekoa, ikerketa industrialaren kasuan.

– diruz lagun daitezkeen kostuen % 25ekoa, ikerketa esperimentalaren kasuan.

– diruz lagun daitezkeen kostuen % 50ekoa, bideragarritasun-azterketen kasuan.

Ikerketa industrialari eta garapen esperimentalari dagokienez, laguntzen intentsitatea diruz lagun daitezkeen kostuen % 80ra arte areagotu ahal izango dira gehienez, baldin eta Batzordearen 651/2014 zenbakidun Erregelamenduko (EB) 25.6 artikuluan jasotzen diren baldintzak ematen badira.

Bideragarritasun-azterketei dagokienez, laguntzen intentsitatea portzentajezko 10 puntuan areagotu ahal izango dira enpresa ertainen kasuan eta 20 puntutan enpresa txikien kasuan.

7. artikulua.– Organo kudeatzailea eta esleipena ebaztea.

1.– Etxebizitza Zuzendaritzari dagokio agindu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzea.

2.– Etxebizitza zuzendariak, Araudi Zerbitzuko buruak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko teknikari batek osatutako balioespen-epaimahaiak egindako proposamena aztertu ondoren, diru-laguntza onartzeko edo ukatzeko ebazpena emango du, gehienez lau hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko azken egunetik zenbatzen hasita. Ebazpenean honako hauek adieraziko dira, beren-beregi: diruz lagundutako zenbatekoa eta ehunekoa, eta emandako diru-laguntzaren gehienezko diru-kopurua.

Aurreko lerroaldean aipaturiko ebazpena modu indibidualean jakinarazi beharko zaio interesdun bakoitzari.

3.– Adierazitako epea amaituta ebazpena jakinarazi ez bada, egindako eskaera ezetsitzat hartu ahal izango da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Lege horrek Administrazioari berariaz ebazteko ezartzen dion betebeharra aparte utzi gabe.

4.– Edozein kasutan, adierazitako ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Etxebizitza sailburuordeari, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluetan xedatuari jarraiki.

5.– Diru-laguntza eman dela jakinarazteko komunikazioa jasotzen den egunetik 15 egun igaro ondoren, onuradunek diru-laguntza horri esanbidez uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu egiten dutela hartuko da aintzat, eta esleipendunak konpromisoa hartuko du diru-laguntza eman zaion helburu jakinerako baliatzeko.

6.– Ebazpena entitate eskatzaileei jakinaraztearen kalterik gabe, ematen diren laguntzak argitaratu egingo dira, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 49.2 artikuluan jasotzen den publizitate-printzipioa betez.

8. artikulua.– Laguntzak jasotzea, jarraipen-sistema eta gastuak justifikatzeari buruzko arauak.

1.– Agindu honen babesean emango diren diru-laguntzak honela ordainduko dira:

– Aurreko artikuluko 4. atalean finkatutako epea igaro ondoren uko adierazirik ez bada, ordaintzeko agindua emango da, aldez aurretik, emandako diru-laguntzaren ehuneko hogeiari (% 20) dagokion zenbatekoa, hain zuzen.

– Emandako diru-kopuruaren zati bat, ehuneko hamar (% 10) hain zuzen, gorde egingo da eta entitate onuradunak laguntzaren xede den jarduera benetan gauzatu dela eta jardueraren benetako kostua ziurtatzen duenean ordainduko zaio.

– Gainerakoa, proposatutako lan-planetan aurkeztutako mugarriekin ados, hiruhileko txostenak aurkeztu eta aurretiko ordainketa justifikatu ondoren ordainduko da. Ordaintzeko aginduak emango dira, eta zenbatekoak kalkulatzeko justifikatutako gastuen kopuruari diruz lagundutako jarduerarako onartutako aurrekontuaren gainean, laguntza kalkulatzeko oinarri gisa hartu zena, emandako diru-laguntzaren portzentajea aplikatuko zaio.

Ziurtagiri guztiak 2017ko azaroaren 15ean aurkeztu beharko dira beranduenez.

2.– Proiektu batek, Eraikal programarena ez ezik, beste diru-laguntza osagarri bat edo gehiago baditu, entitate onuradunak gastuen justifikazioan deklaratu beharko du, diru-laguntza horien zenbatekoa eta mota zehaztuz. Kasu horretan, Agindu honen 10. artikuluan ezarritako irizpideak aplikatuko dira.

3.– Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, eta bestelako administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek emandako laguntza edo diru-laguntzak pilatzen badira, eta, hala badagokio, xede bererako bestelako diru-sarrera edo baliabideak jasotzen badira, emate-ebazpena alda liteke, Agindu honetan diru-laguntzaren onuraduna izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

4.– Haien fiskalizazio-eginkizunak gauzatuz Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Epaitegiak eskatuko dien informazio guztia eman beharko dute diru-laguntza erregimen honen onuradunek.

9. artikulua.– Ez-betetzearen ondorioak.

1.– Onuradunak agindu honetan eta aplikagarriak diren gainerako arauetan ezarritako eskakizunetako bat betetzen ez badu, Etxebizitza Zuzendaritzak, ez-betetzearen ondoriozko dagokion espedientea hasi eta interesdunari entzun ondoren, ebazpen bidez xedatuko du interesdunak diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu duela eta Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako laguntzak eta laguntza horiei dagozkien legezko interesak itzuli beharko dizkiola, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen berme eta itzulketei buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko Legegintzako 1/1997 Dekretuaren 53. artikuluan xedatuaren arabera, bidezko diren gainerako ekintzei utzi gabe. Aipatutako zenbatekoak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

2.– Administrazioko arau-hauste baten ondorioa bada itzultze prozedura, eskumena duen organoari jakinaraziko zaio dagokion zehatzeko prozedura hasteko.

10. artikulua.– Beste diru-laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Laguntza hauen emakida bateragarria izango da helburu berbera duten fondo publikoen edo pribatuen kargura jaso daitekeen beste edozein laguntzarekin. Hala ere, helburu berbererako jasotako laguntzen zenbateko osoa, eta deialdi honetan emandako diru-laguntzaren kopurua batuta, azken kostu osoa baino handiagoa bada, edo Agindu honetako 6.3.5 artikuluan ezarritako mugak gainditzen badira, gehiegizko kopuru hori kenduko zaio emandako laguntzari, deialdi honetan adierazi den bezala.

AZKEN XEDAPENetatik lehenengoa

Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea; Aginduaren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar diezaiokete Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Aretoan, Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENetatik bigarrena

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 28a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOŃA GÜENAGA.

I. ERANSKINA
ESKABIDEA

EUSKO JAURLARITZA-GOBIERNO VASCO

Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Erregistro Nagusia.

Donostia kalea 1,

01010 Vitoria-Gasteiz

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Samaniego, 2 – 1. solairua

01008 Vitoria-Gasteiz

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Andia 13

20004 Donostia

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN BIZKAIKO LURRALDEKO ORDEZKARITZA

Kale Nagusia 85

48011 Bilbao

Ignacio Basáńez Alfonso jaunari,

Etxebizitza zuzendaria.

...................(e)n, 2015eko.......................aren...............(e)(a)n.

..................................................................................................jaunak/andreak (izen-abizenak), .........................................................................................................................................(kargua), .............................................................................................(erakunde eskatzailea) ordezkatuz, .............................................................................helbidea duena (erakunde eskatzailearen helbidea), harremanetarako telefonoa:....................................., honako honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikingintzaren sektoreko enpresetan kudeaketa-sistemak ezarri eta hobetzeko, jasangarritasuna sustatzeko eta berrikuntzak bultzatzeko sustapenerako laguntzetan (Eraikal programa 2015) parte hartzeko eskaera egiten du, Etxebizitza, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko....................–aren...................(e)ko Aginduak araututakoaren arabera, eta xede horri begira Agindu horretan eskatutako dokumentazioa eransten du.

Zuen berrien zain,

Agur bero bat,

(Izena eta sinadura)

II. ERANSKINA
ENPRESA PARTE-HARTZAILEEN KONPROMISOAK

...........................................................................................................................jaunak/andreak ............................................................................................. (erakunde eskatzailearen izena) ordezkatuz, «..................................................................................» (proiektuaren izenburua) proiekturako Eraikal 2015 laguntzaren eskatzaile denak, dokumentu honen bidez adierazten du:

Agindu honetan laguntzen onuradun izateko ezarritako baldintza guztiak betetzen dituela.

(Dagokiona hautatu):

Laguntza eskatu aurretik, proiektu hori garatzeko bestelako diru-laguntza osagarririk ez duela eskatu, eta horrelakorik ez diotela eman.

Laguntza eskatu duen unean,.................................................................................–(r)i (diru-laguntza osagarria arautzen duen erakundearen izena) beste diru-laguntza osagarri bat eskatu diola,.............................................................................................................–(e)an (diru-laguntza hori arautzen duen deialdiaren aipamena) araututako baldintzen arabera proiektua garatzeko.

Proiektuaren barruan, eskaera honako hauen arabera egin da:

– Diru-laguntzak estaltzen dituen kontzeptuak.

– Eskatutako zenbatekoa.

Dokumentu honen egunean, diru-laguntza hori oraindik ez da ebatzi edo dagoeneko ebatzi da, baldintza hauetan:............................ Baldintza horiek ................................ ebazpenean ezarri dira (laguntzak ebazten diren dokumentuaren aipamena).

Halaber, jasota geratzen da.....................................................(e)k(Entitate eskatzailearen izena) badakiela Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak Eraikal ekimenean jasotako jardueren barruan ezar litzakeen sentsibilizazioko, prestakuntzako eta esperientziak elkartrukatzeko ekintzetan parte hartzeko prest izan beharko duela; horrela, bertan parte hartzeko baldintza modura, premisa hori onartzen du.

.............................(e)n, 2015eko.......................aren...............(e)an.

(Izena, sinadura eta enpresaren zigilua).

III. ERANSKINA

Izena:

NAN/AIZ/Pasaportea:

...................................erakundearen ...................................... den aldetik:

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Etxebizitza Zuzendaritzari eskatutako diru-laguntzari dagokionez, honako hau AITORTZEN DU.

Diru-laguntza eskatu duen erakundea ez dela sexu-diskriminazioagatiko zigor administratiborik edo penalik betetzen ari, eta ez zaiola debeku hori ezarri Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen arabera.

Diru-laguntza eskatu duen erakundeari ez zaiola diru-laguntza edo laguntza publikorik jasotzeko aukera galtzea dakarren zigorrik ezarri, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ezarri ere.

...............................–(e)n , 2015eko....................................aren .........(e)an.

ESKATZAILEA.


Azterketa dokumentala