Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2015eko irailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3692

AGINDUA, 2015eko abuztuaren 3koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, sail horretako ikuskatzaile-txartelaren eredu bateratua onartzen duena.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren zereginak eta jarduera-esparruak lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan daude jasota, 7. artikuluan. Dekretu hori, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari eta haien zereginak eta jardun-arloak finkatzeari buruzkoa da. Gerora, aldatu egin zen, martxoaren 1eko 8/2013 Dekretuaren bidez. 20/2012 Dekretua garatzeko, apirilaren 9ko 190/2013 Dekretua onartu zen, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; gerora, azken dekretu hori aldatu zen, martxoaren 25eko 42/2014 Dekretuaren bidez.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak bere eginkizunak betetzen ditu ekoizpen-sektorearekin lotutako jardun-arlo hauetan: industria, merkataritza, turismoa, nekazaritza eta arrantza. Eginkizun horien artean dago ekoizpen-jarduera kontrolatzea ikuskapen-jarduketen bidez, betiere sektorean sektoreko araudiari jarraituz.

Arrantza, itsaski-bilketa eta akuikultura-instalazioak ikuskatzeko zerbitzuaren antolamenduari buruzko martxoaren 29ko 67/1982 Dekretuan ezartzen denez, ikuskapen-agenteek eta -laguntzaileek, identitatea egiaztatzeko, I. eta II. eranskinetan zehazten diren agiriak eramango dituzte aldean. Hala ere, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren beste jardun-arloetan ez dago ikuskatzaile-txartelaren eredu bateraturik.

Jardun-arlo bakoitzean, ikuskapen-jarduera kasuan kasuko sektorearen arauei jarraituz garatzen da; baina, hori gorabehera, egokitzat jo da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ikuskatzaile-txartelaren eredu bateratu bat onartzea. Txartel horren helburua da, batetik, sailaren irudi korporatiboa sendotzea eta, bestetik, herritarrek erraz identifikatzea ikuskapen-lanetan aritzen diren pertsonak.

Hori guztia kontuan hartuz, hau

EBAZTEN DUT:

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ikuskatzaile-txartelaren eredu bateratua onartzea, jardun-arlo guztietarako, arrantzarako izan ezik. Txartel horren edukia eta formatua agindu honetako eranskinean dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 3a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala