Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2015eko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

JAIBERRI, S. COOP
3689

IRAGARKIA, Jaiberri, S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegin eta likidatzeari buruzkoa.

2015eko uztailaren 21ean, 19:00etan, bigarren deialdian, Jaiberri, S. Coop. kooperatiba-sozietateak ezohiko batzar orokorra egin zuen, kooperatibaren egoitzan (Iturriotz kalea 11, behea, Arrasate), kooperatiba osatzen duten bazkide guztiak han zirela. Batzarrean, erabaki hauek hartu zituzten, aho batez:

ERABAKIAK

«Jaiberri, S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegitea eta likidatzea».

«Kooperatibako administratzaileak kargutik kendu eta honako hauek kooperatibaren likidatzaile izendatzea: Carlos Luri Velasco jauna, Manuel Jesus Mariano Montiano Jorge jauna eta Mikel Lasa Mondragón jauna, sozietatearen estatutuetako 44. artikuluak eta Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz».

«Aho batez onartzea 2015eko uztailaren 21ean itxitako likidazioaren hasierako balantzea».

«Aho batez onartzea likidazioan dagoen Jaiberri, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen ondare-egoeraren azken balantzea».

«Sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua aho batez onartzea. Proiektu hori Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoaren arabera egin da. Hona hemen egingo dena:

«Jaiberri, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen ondasunak –8.765,12 euro– ordaintzea, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoari jarraituz».

«Ezohiko batzar orokor horretan hartutako erabakiak jendaurrean jartzeko beharrezko diren izapide guztiak egitea, derrigorrez egin behar baita hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».

Ezohiko batzar orokorreko akta batzarraren amaieran onartu zen, eta likidatzaileek izenpetu zuten egun horretan bertan, 20:30ean.

Interesdunek eskuragarri dituzte hartutako erabaki horiei buruzko agiriak, batzarra egin zen lokalean.

Arrasate, 2015eko uztailaren 21a.

Likidatzaileak,

CARLOS LURI VELASCO.

MANUEL JESUS MARIANO MONTIANO JORGE.

MIKEL LASA MONDRAGÓN.


Azterketa dokumentala