Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2015eko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3688

IRAGARKIA, zeinaren bidez Donosti Fotocopias y Reprografia, S.L. enpresari jakinarazten baitzaio UPV/EHUko gerentearen ebazpen bat, 2015eko abuztuaren 12koa. Ebazpen horren bitartez, Donostiako Politekniko eskola eraikinerako erreprografia-zerbitzua emateko kontratuaren bermea konfiskatzeko espedientea ixten da.

Saiatu gara Donosti Fotocopias y Reprografía, S.L. enpresari aipatutako ebazpenaren berri ematen, baina ez dugu lortu. Horrela, bada, iragarki hau argitaratzen dugu, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 59.5 artikuluan zehaztutakoari jarraituz, 15/2014 Legea, irailaren 16koa, sektore publikoaren arrazionalizazioari eta administrazio-erreformarako beste neurri batzuei buruzkoaren arabera.

Ebazpena jendaurrean jarri dugu interesduna jakitun jartzeko, eta jakinarazpentzat har dezan. Honako ohar hau izan beharko du kontuan, gainera:

Ebazpenaren eduki osoa jakin nahi badu, Donosti Fotocopias y Reprografía, S.L. enpresak UPV/EHUko Kontratazio eta Erosketen Zerbitzura jo beharko du (EHU-Errektoregoko Eraikina, Sarriena auzoa, z.g.- 48940 Leioa), hamar eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik hasita. Jendaurreko ordutegian joan beharko du.

(Ikus .PDF)

Leioa, 2015eko abuztuaren 17a.

UPV/EHUko gerentea,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala