Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2015eko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3686

IRAGARKIA. Honen bidez, behean zehazten diren zehapen-espedienteetan, Joko eta Ikuskizunetako zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazten dira, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas-jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legean ezarritakoa hausteari dagokionak.

Ebazpenak jakinaraztea lortu ez direnez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 15 egun balioduneko epea du interesdunak bere buruaren alde komenigarritzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazioak aurkezteko, eta, hala dagokio, prozeduran erabili asmo dituen frogabideak proposatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 36.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri du honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 4a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala