Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2015eko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3685

IRAGARKIA, Honen bidez jakinarazten da Turismo zuzendariaren 2015eko uztailaren 3ko Ebazpena, zehapen-espedientea 20-OT-F-2015-2 ebazten duena.

Javier Miranda Larrinagari (Haltza kalea, 2, 20301 Irun, Gipuzkoa) ebazpen horren jakinarazpena ohiko moduan egiterik izan ez denez, iragarki hau argitaratu da.

ESPEDIENTEAREN DESKRIBAPEN LABURRA

Hautsi den araua: 66 atala a) martxoaren 16ko 6/1994 Legea, Turismoaren Antolaketari buruzko 6/1994 Legeko 66. Artikuluko a) idatzi-zatia (betiere, abenduaren 23ko 16/2008 Legeak eta apirilaren 23ko 7/2012 Legeak emandako idazketaren arabera).

Jarritako zehapena: 4.500 euro.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Merkataritza eta Turismoko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten zaio, dirua itzultzeko epea hilabetekoa izango duela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen bi hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.

Ordaintzerakoan, izena (Javier Miranda Larrinaga), espediente-zenbakia (20-OT-F-2015-2), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan sartuko da dirua: 0182/5685/07/0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).

Hori guztia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako (lege hori, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legaz aldatu zen).

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 31.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala