Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2015eko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO BILBOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3682

EDIKTUA, more uxorio elkarbizitza etetean seme-alaba adingabeentzako neurriak hartzeari buruz bideratutako 53/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko (Bizkaia) Emakumeen aurkako indarkeriaren Arloko 2 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzio bati buruz bideratu den 53/2014 prozeduran, epaia eman da. Prozedura hori Cristian Kele Ferreirak eskatuta hasi da, Marcio Rogerio Higinio Dasilvaren aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

20/2015 EPAIA

Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko ekainaren hogeita lauan.

Nik, Aranzazu Bilbao Otaolak, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Bilboko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratua naizenak, ikusi ditut epaitegi honetan bideratutako 53/2014 autoak, seme adingabearentzako neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak hartzeari buruzkoak; bertan, hauek dira alderdiak: batetik, alderdi demandatzailea, Cristian Kele Ferreira, Jaime Corral Basterra prokuradorearekin eta Jon Lafuente Lopategui letratuarekin, eta, bestetik, alderdi demandatua, auzi-ihesean den Marcio Rogerio Higino Da Silva. Fiskaltzak ere parte hartu du.

EPAITZA

Erabaki dut Cristian Kele Ferreira eta Marco Rogerio Higino Da Silvaren semeari buruz honako behin betiko neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak hartzea:

– adingabearen zaintza eta jagoletza Cristian Kele Ferreira amari ematea, eta amari bakarrik ematen diot, halaber, guraso-ahala.

– adingabearentzako mantenu-pentsio bat ezartzea –hilean 300 euro– Higino Da Silva aitak ordaindu beharrekoa. Zenbateko hori aurreratuta ordaindu beharko du, hileko lehenengo bost egunetan, Ferreira andreak horretarako emandako kontu-zenbakian. Diru-zenbateko hori urtero eguneratuko da, ebazpen honen dataren hurrengo urteko urtarrilaren 1etik hasita, Estatistika Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren aldakuntzen arabera.

– XXXXX adingabearen aparteko gastuak bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte; horretarako, aurretik, aparteko gastu hori justifikatu, jakinarazi eta adostu egin beharko da, eta adostasunik lortu ezean, esku-hartze judiziala eskatuko da.

Hori guztia, kostuak beren beregi inori ezarri barik.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 3623000012005314. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko ekainaren hogeita hamarrean.

Eta Marcio Rogerio Higinio Dasilva demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko uztailaren hogeita zazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala