Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2015eko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3681

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 601/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa 601/2014.

Demandatzailea: T.Z.

Abokatua: Angel Antonio Freijo Ruiz.

Prokuradorea: Idoia Gutierrez Lopez.

Demandatua: Bousbeat Ahmed Salem.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-07-23an. Hona hemen epaitza:

Ezesten dut T.Z. andreak Bousbeat Ahmed Salem jaunaren aurka aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, deklaratzen dut ez dela bidezkoa ezkontza-lotura desegitea. Horretaz gainera, ez dut berariaz erabakirik hartzen auzialdi honetan sortutako kostuei buruz.

Bousbeat Ahmed Salem demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko uztailaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala