Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2015eko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3679

EDIKTUA, 78/2015-D judizio azkarreko apelazioaren erroiluaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Bigarren sekzioa.

78/2015-D judizio azkarreko apelazioaren erroilua.

Apelatzailea: Zygmunt Daniel Gorniak.

Apelatua: fiskaltza.

Erreferentziako prozedura horretan, ebazpena eman da, eta idazpurua eta xedapenak hauek dira:

ZIGOR-APELAZIOA

Arabako Probintzia Auzitegiak, Jaime Tapia Parreño lehendakariak eta Elena Cabero Montero eta Raul Aztiria Sanchez magistratuek osatua, bi mila eta hamabosteko ekainaren hamarrean, Erregearen izenean, honako epai hau eman du:

201/2015 EPAIA
EPAITZA

Osorik ezesten dugu Maria Boulandier Frade prokuradoreak Zygmunt Daniel Gorniaken izenean eta ordez aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, 99/2015 epaiaren aurkakoa. Epai hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko bi zenbakiko Epaitegiak eman zuen –69/2015 judizio azkarreko autoetan– 2015eko martxoaren31n. Horrenbestez, sendetsi egiten dugu aipatutako ebazpena, eta apelazio-errekurtsoan sortutako kostuak apelatzaileari ezartzen dizkiogu.

Ebazpen honen aurka ezin daiteke aurkeztu inolako errekurtso arruntik.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak epaitegi honetako bulego judizialean.

Zygmunt Daniel Gorniaken gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala