Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2015eko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
3675

EBAZPENA, 2015eko abuztuaren 3koa, Segurtasuneko sailburuordearena, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari honako hau kudeatzeko gomendioa egiteko akordioa argitaratzeko dena: Bide Prestakuntzako Irakaslearen Gaitasun Agiria lortzeko ikastarorako deialdiaren 5.2 oinarriaren arabera, bertaratuta jaso behar den prestakuntza-fasea irakastea (ikastarorako deialdia 2014ko urtarrilaren 27ko Ebazpenaren bidez egin zen, eta otsailaren 6ko EHAAn argitaratu zen, 25. zenbakian).

Urriaren 15eko 3256/1982 Errege Dekretuak xedatutakoaren babesean, Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 16.5.a) artikuluan Trafiko Zuzendaritza honi emandako eskumenekin bat, eta urriaren 17ko 1295/2003 Errege Dekretuaren bidez onartutako Motor Ibilgailuen Gidarien Eskola Partikularrei buruzko Erregelamenduak ematen dituen eskumenen arabera, Trafiko Zuzendaritzari dagokio, bere egitekoen artean, Bide Prestakuntzako Irakaslearen titulua lortu nahi dutenentzat ikastaroen deialdia egitea.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluaren arabera, Administrazioko organoen edo zuzenbide publikoko erakundeen eskumeneko jarduera materialak, teknikoak eta zerbitzuzkoak administrazio bereko edo beste bateko organoei edo erakundeei gomendiotan eman dakizkieke, eraginkortasunari begira komeni bada, edo jarduera horiek gauzatzeko baliabide tekniko egokirik ez badago. Gomendioak ez dakar, ordea, ez eskumenaren titulartasuna lagatzea ez eskumen horretaz baliatzeko funtsezko elementuak lagatzea.

Trafiko Zuzendaritzak ez dauka beharrezko baliabiderik Bide Prestakuntzako Irakaslearen Gaitasun Agiria lortzeko ikastaroetan bertaratuta jaso behar den prestakuntza-fasea irakasteko.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak esperientzia luzea eta egiaztatua dauka xede honekin egindako lanean: herritarren segurtasuna bermatzeko zerbitzu publikoak ematen jarduten edo parte hartzen duten pertsonek beharrezkoa den lanbide-heziketa lortzea.

Hori horrela, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari gomendiotan ematen diot Bide Prestakuntzako Irakaslearen Gaitasun Agiria lortzeko bertaratuta jaso behar den prestakuntza-fasea irakasteko eginkizuna.

Denek jakin dezaten, kudeatzeko gomendioa ebazpen honen eranskin gisa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea xedatzen dut.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 3a.

(Trafikoko zuzendariaren ordez. Lehenengo Xedapen Gehigarria Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuarena (1.b)).

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala