Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2015eko abuztuaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3664

IRAGARKIA, zeinen bidez jakinarazten baitzaio A.U.U.-ri (Aitor Urdangarin Arte-Galeria) 01A001-01-2015 ES ebazpen-prozeduraren instrukzio-egileak 2015eko maiatzaren 25ean egindako ebazpen-proposamena. Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.4.g) artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egozten zaio.

Izapidetutako espedienteari dagozkion egintzak jakinarazten ahalegindu arren, ez da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Interesdunak jakinaren gainean egoteko ematen da hau argitara. Interesdunek jakinarazpentzat hartu behar dute, eta ohartarazpen hau egiten zaie:

Ebazpenaren eduki osoaren berri izateko, interesdunak Osasun Saileko Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan agertu ahal izango dira bost eguneko epean (Santiago hiribidea 11, Gasteiz), eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, agertu eta hamabost eguneko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 24a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA ELENA BEGOÑA UNZUETA TORRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala