Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2015eko abuztuaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3660

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 609/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zk.ko Epaitegia (Familia).

Judizioa: Ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe) 609/2014.

Demandatzailea: Romao Cardoso Mendes Soares.

Abokatua: Javier Monedero Arribe.

Prokuradorea: Begoña Ferrero Pereira.

Demandatua: Ana Susana Vaz de Brito Fernandes.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak hartzea.

Aipatutako judizioan autoa eman zen 2015-06-29an. Honako hau dio ebazpen horren xedapen-zatiak:

XEDAPEN-ZATIA

Azaldutakoaren indarrez,

Hau erabaki dut: zuzendu egingo da auto hauetan emandako epaia, eta A) atala honela idatzita geratuko da:

A) Alaba adingabearen zaintza eta jagoletza aitari esleitzen dizkiot, eta guraso-ahala ere berak bakarrik izango du. Amari eten egiten zaio guraso-ahala. Ez da komunikazio- eta egonaldi-araubiderik ezartzen zaintza ez duen gurasoaren alde, haren bizilekua ezezaguna baita.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri, honek aipatzen duen epaiaren kontra bidezkoak diren errekurtsoak eragotzi gabe.

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Ana Susana Vaz de Brito Fernandes demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLb-ko– 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko ekainaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala