Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2015eko abuztuaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AMURRIOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3659

EDIKTUA, finkaren edukiera handiagoari buruz bideratutako 115/2015 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Leyre Echevarria Zugazak, Amurrioko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko (Araba) idazkaria naizenez, hau

Huaxe jakinarazten dut: epaitegi honetan 115/2015 jabari-espedientea bideratu da (jab.esp.sob.eduk.), Miguel Ángel Monasterio Lopezeketa Pilar Monasterio Lopezek eskatuta, finka hauek inmatrikulatzeko:

Hirikoa, Bovedan (Araba) kokatua, Errege kaleko 46. zenbakian, lehenago hogeita hamazortzian; berrogeita lau metro eta hirurogeita hamazazpi dezimetro; eskumatik Miguel Laríarekin eginez muga; eta ezkerretik, bide publikoarekin, eta hondoan, kalezuloarekin.

Katastro erreferentzia: 0055-0003-0057-0001-0001.

Partzela-zedularekin batean katastroko egiaztagiri-deskriptibo eta -grafikotik atera da aipatu katastro-erreferentzia, Arabako Foru Aldundiko Udal Zerga eta Katastro Zerbitzuko buruak emandakoa, zeina eskritura honi eransten zaion, eta hortik honako hauek ateratzen dira: partzelak osotara 68,79 metro koadro neurtzen dituela, zeintzuetarik 48.12 metro koadro egungo erakinak, solairu bakarrekoak, okupatzen baititu (egun biltegitzat erabiliak); eta gainontzeko 20,67 metro koadroak libre daude, eraikuntzarik gabe. Honako mugak ditu; iparraldetik, Maria Esperanza Arostegui Irastorzaren eta beste batzuen 58. partzelarekin eta Antonio Ramos Trincadoren 56. partzelarekin; hegoaldetik, kalearekin; ekialdetik, Antonio Ramos Trincadoren 56. partzelarekin; eta mendebaldetik, kalearekin.

Balioa: bost mila (5.000) eurotan baloratzen da.

Amurrioko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 748. liburukia, 188. liburua, 123. orrialdea; 22.226. finka; 1. inskripzioa.

Titulua: deskribatutako finka guztientzako komuna, haren ama, Isabel Quincoces Vadillo, hitzean egin zen esleipenari dagokiona, zeina honako eskritura honetatik ondorioztatzen baita: Amurriko Jaime Fernández Ostolaza notarioaren aurrean, mila bederatziehun eta laurogeita hamahiruan baimendua.

Haren aita zenaren, Francisco Monasterio Quincoces-en, jaraunspena esleitu eta zatitzeko eskrituraren ondorioz eskuratu zen labea; eskritura hori.

Hiri honetako Manuel María Rueda Díaz de Rábago notarioaren aurrean egiletsi zen, 2011ko martxoaren 8an (protokolo-zenbakia: seiehun eta hirurogeita hamaika). Katastro-erreferentzia hauxe dagokio: 0201-0061-0004-01-001.

Probidentzia batez gaur erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu nortzuk diren–, hain justu ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu, eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.

Halaber, zitazioa egiten zaio dagokionari, lehen aipatutako epearen barruan espedientean ager dadin, bere eskubideen alde egiteko.

Amurrio (Araba), 2015eko ekainaren 24a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala