Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2015eko abuztuaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3649

EDIKTUA, atzerriko epai bat aitortzeko bideratutako 403/2014 exequatur-prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 403/2014 Exequátur.

Demandatzailea: Patricia Saldaña Asprilla.

Abokatua: Eloy Yañez Baraja.

Prokuradorea: Francisco Jose del Bello Martin.

Demandatua: Luis Fernando Lopez Caicedo.

Gaia: atzerriko epaia aitortzea.

Judizio horretan, ebazpena eman da. Hona hemen:

345/2015 autoa, 403/2014 exequatur-prozeduran emana, Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Patricia Saldaña Asprilla andrearen eta Luis Fernando López Caicedo jaunaren artean; Fiskaltzak ere parte hartu du.

Luis Fernando Lopez Caicedo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskurarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala