Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2015eko abuztuaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3648

EDIKTUA, 280/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Raquel Perez de Lazarraga Villanueva, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesaleko idazkaria

280/2015 ahozko judizioa.

Demandatzailea: Pablo Crespo Sanchez.

Demandatua: Teresa Asuncion Vera Silvero.

Bi mila eta hamabosteko maiatzaren hogeita bostean, aipatu judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza eta idazpurua honakoak baitira hitzez hitz:

Ikusi dira 280/2015 hitzezko judizioaren autoak, zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoak. Epaitegi honetan bideratu dira autook, Pablo Crespo Sánchez jaunak eskatuta (NAN 14919801 T), auzi-ihesean den Teresa Asunción Vera Silveroren aurka (NAN 01953882 D).

EPAITZA

Baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizioko demanda, Pablo Crespo Sánchez jaunak eskatua (NAN 14919801 T), auzi-ihesean den Teresa Asunción Vera Silveroren aurkakoa (NAN 01953882 D), eta, ondorioz,

Teresa Asunción Vera Silvero kondenatzen dut Pablo Crespo Sánchez jaunari honako hauek ordaintzera: 1.474,55 euro; kopuru horren legezko interesa, 2015eko martxoaren 4tik ebazpen honen datara artekoa. Baina, guzti horrek ez du eragotziko PZLko 576. artikuluan xedatutakoa aplikatzea, baldin eta beharrezkoa bada ebazpen hori betearaztea.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz. Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Honen aurka ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455. artikuluaren 1. paragrafoan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Teresa Asuncion Vera Silvero demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala