Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2015eko abuztuaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3644

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2015eko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2015-2016 ikasturterako Hobekuntza gauzatzen ari diren Ikertzaile Doktoreentzako doktoretza-ondoko Programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea arautu eta horietarako dei egiten duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Modu horretako hutsak atzeman dira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Ikerketako sailburuaren 2015eko uztailaren 27ko Aginduan (2015eko abuztuaren 18ko EHAA, 155. alea). Agindu horren bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2015-2016 ikasturterako Hobekuntza gauzatzen ari diren Ikertzaile Doktoreentzako doktoretza-ondoko Programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea arautu eta horietarako dei egiten da. Eta jarraian zuzendu egiten dira hutsok:

2015/3537 (30/13) orrialdean, 21.4 artikuluan,

Honela dio:

«Berritzeak: 2016ko uztailaren 1etik 15era, biak barne».

Baina honela esan behar du:

«Berritzeak: 2015eko irailaren 1etik 15era, biak barne».


Azterketa dokumentala