Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2015eko abuztuaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3643

AGINDUA, 2015eko uztailaren 21ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «Salesianos Deusto-Marķa Auxiliadora-San Juan Bosco» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Bilbon (Bizkaia) dagoen «Salesianos Deusto-Marķa Auxiliadora-San Juan Bosco» ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Oinarrizko Lanbide Heziketako bi heziketa-ziklo emateko.

Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak espediente horri, indarrean dauden arauek eskatutako agiriak erantsi zaizkio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifiko batzuk arautzen dituena, hamalau oinarrizko lanbide-titulu onartzen dituena, haien oinarrizko curriculumak finkatzen dituena eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagozkien titulu akademiko eta lanbide-tituluak emateari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 5eko BOE); ekainaren 9ko 86/2015 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Lanbide Heziketaren araubideari eta ezarpenari buruzkoa (ekainaren 12ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2015-2016 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode-zenbakia: 48002535

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua

Izen espezifikoa: «Salesianos Deusto-Marķa Auxiliadora-San Juan Bosco»

Titularra: Padres Salesianos

Helbidea: Agirre Lehendakariaren etorbidea, 75

Udalerria: Bilbao

Lurralde Historikoa: Bizkaia

Baimena:

– «Merkataritza-zerbitzuak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

– «Fabrikazioa eta Muntaketa» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 7 unitate, honelako edukierakoak:

● 2 unitate urtebetetik beherako ikasleentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

● 3 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

● 2 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 13 unitate, 390 ikaspostu.

– Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 10 unitate, 350 ikaspostu.

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Mekataritza eta Marketina:

○ «Merkataritza-zerbitzuak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta Elektronika:

○ «Instalazio elektrikoak eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Mantentze-lan elektronikoak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Sistema elektrotekniko eta automatizatuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Telekomunikazio- eta informatika-sistemak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

○ «Fabrikazioa eta Muntaketa» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Hezkuntza Berezia:

● Hezkuntza Bereziko 4 gela ireki.

● Hezkuntza Bereziko gela egonkor 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 21a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala