Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2015eko abuztuaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3641

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 2koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena. Honen bidez, Altzo, Alegia, Orendain eta Amezketa udalerrietako «Altzo-Amezketa 1 izeneko linea elektrikoa 30 kV-ra moldatzea» izeneko instalazioa baimentzen da, haren exekuzio-proiektua onartu eta instalazioa onura publikokoa dela deklaratzen da.

Erreferentzia: RI-20-24007/AT-H-2015-3.

Espedientea ebazteko, beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

AURREKARIAK

1.– Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k –aurrerantzean, Iberdrola–, egoitza Miramongo parke teknologikoan Donostiako Mikeletegi kaleko 1-3an duenak, honako eskaera hauek egin zituen 2015eko martxoaren 12an: Altzo, Alegia, Orendain eta Amezketa udalerrietako Altzo-Amezketa 1 izeneko linea elektrikoa 30 kV-ra moldatzeko proiekturako administrazio-baimena ematea, onura publikokoa dela deklaratzea eta exekuzio-proiektua onartzea.

2.– Jendaurrean erakusgai jarri dira, hogei egunez, proiektu hori eta aipatu enpresaren arabera desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda. Hala egin da, honako xedapen hauetan xedatutakoari jarraikiz: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua, (2002ko abenduaren 23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenak lortzeko prozedurak arautzen dituena: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere; Sektore Elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013ko abenduaren 27ko BOE); 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2 eta 52. artikuluak (1954ko abenduaren 17ko BOE); eta 1957ko apirilaren 26ko haren Erregelamenduaren 56. artikulua (1957ko ekainaren 20ko BOE).

3.– Ondorio horietarako, informazioa jendaurrean jartzeko izapidean, iragarkia argitara eman zen Altzo, Alegia, Orendain eta Amezketako udalen iragarki-tauletan –arauzko epean–, 2015eko maiatzaren 4ko GAOn, 2015eko maiatzaren 5eko EHAAn eta 2015eko apirilaren 23ko «Diario Vasco» egunkarian.

4.– Informazioa jendaurrean jartzearekin batera, 2015eko apirilaren 27an, dagozkion separatak bidali zitzaizkien Altzo, Alegia, Orendain eta Amezketako udalei, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiari; ADIFi; Enagas, S.A.ri;Telefónica España, S.A.ri eta Ur Agentziari, eta eskatu zitzaien eskariaren alde ala kontra zeuden adierazteko eta, kasua bada, baldintza teknikoak ezartzeko.

5.– Proiektuaren alde ala kontra zeuden adierazteko eta, kasuan kasu, baldintza teknikoak ezartzeko eskaerari dagokionez, Alegiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiak, ADIFek eta Telefónica de España, S.A.k adierazi zuten proiektuarekin ados zeudela, eta zenbait baldintza ezarri zituzten.

6.– Bestetik, Altzo, Orendain eta Amezketako udalek, Enagas, S.A.k eta Ur Agentziak ez zioten eskaerari erantzun.

7.– Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri jakinarazi zitzaizkion Alegiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiak, ADIFek eta Telefónica de España, S.A.k ezarritako baldintzak. Enpresak haiekin bat etorri zetorrela adierazi zuen.

8.– Proiektua jendaurrean zegoen bitartean, Antonio Otegi Zuriarrain jaunak, José Antonio Oiarbide Montes jaunak, Labaca Otegui senideek, Juan Bautista Garayalde Jaureguizabal jaunaren oinordekoek eta Antonio Otegi Zuriarrain jaunak alegazio-idazkiak aurkeztu zituzten.

9.– Laburbilduz, José Antonio Oiarbide Montes jaunak alegatu zuen bera dela 50. lursailaren jabea eta kontuan hartzeko dagozkion ondorioetarako. Era berean, hau alegatu zuen: Industriaren beharrei erantzuteko potentzia handitu behar bada ere, gutxienez, beste edonori inguruan kaltea edo urraketa sortu gabe egitea, behar diren neurriak betetzea, eta lehengo lineak ukitzen duen eremu beretik berriro ere eramatea, leku berri batean kalterik ez sortzeko.

10.– Laburbilduz, Labaca Otegui jaunaren senideek hau alegatu zuten: Industriaren beharrei erantzuteko potentzia handitu behar bada ere, gutxienez, beste edonori inguruan kaltea edo urraketa sortu gabe egitea, behar diren neurriak betetzea, eta lehengo lineak ukitzen duen eremu beretik berriro ere eramatea, leku berri batean kalterik ez sortzeko.

11.– Laburbilduz, Juan Bautista Garayalde Jaureguizabal jaunaren oinordekoek hau alegatu zuten: Industriaren beharrei erantzuteko potentzia handitu behar bada ere, gutxienez, beste edonori inguruan kaltea edo urraketa sortu gabe egitea eta behar diren neurriak betetzea.

12.– Laburbilduz, Antonio Otegi Zuriarrain jaunak alegatu zuen linearen ibilbide berriak arazo larriak sortuko dituela, Galarreta baserri ondoan, abeltzaintza- eta nekazaritza-jarduerak garatzeko orduan. Hori dela eta, istripu hilgarririk izan ez dadin, 9010. eta 9022. euskarrien arteko linearen ibilbidea aldatzea eskatzen du, proiektuari aukerako proposamen bat aurkeztuta.

13.– Antonio Otegi Zuriarrain jaunaren alegazioaren berri eman zitzaion Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri, eta hark zera erantzun zuen laburbilduta:

– Ibilbidearen estudioaren gaineko hasierako lanen barruan, lberdrolako teknikariak, Antonio Otegui jaunarekin batera, linea Galarreta baserriko mendebaldetik proiektatzeko aukera analizatu zuen, haren eskaerari eta linearen aldaketa gaurko ibilbidearen eta Galarreta baserriaren artean jasateko zailtasunari erantzuna emateko asmoz. Antonio Otegui Jaunak ez zuen ezer adierazi aukeraren aurka.

– Antonio Otegui Jaunak planteatutako konponbideak gaur egungo linearen gainetik pasaraziko luke. Egoera honek hornikuntza energetikoaren jarraitutasuna galaraziko lieke zerbitzuko lineako bezeroei; bestalde, halako distantzia batera, berriro ere egungo instalazioa gurutzatu beharko litzateke proiektatutako lineatik jarraitu ahal izateko.

– Otegi Jaunaren proposamenak planteatutako aldaketek linearen aurrekontua % 10 garestituko lukete; beraz, 1955/2000 Errege Dekretuaren 161. artikuluaren 2. puntuko e) atalean ezarritako baldintza ez litzateke beteko.

14.– José Antonio Oiarbide Montes jaunaren alegazioaren berri eman zitzaion Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri, eta hark zera erantzun zuen laburbilduta:

– Adostasuna ematen zaio planteatutako alegazioari, 50 lursailaren titulartasunari dagokionez, Oiarbide jaunarena baita. Aurrerantzean, aipaturiko lursailari buruzko izapideak José Antonio Oiarbide Montesen izenean egingo direla.

– Altzo-Amezketa 30 kV gaurko linea aldatu behar da, bigarren zirkuitu bat eraikita. Papel de Aralar, S.A. zein gainerako erabiltzaileentzat energia elektrikoa hornitzeko berme handiagoa izango delako. Zentzu honetan, azpiegitura honek posible egiten dituen bideragarritasun ekonomikoak ondorio positiboak izango ditu eskualdearen garapen ekonomikoan eta baserri-inguruneko populazioaren kokagunean.

– Altzo-Amezketa linearen aldaketak ez ditu aktibitate-garapenik eragozten, ez nekazaritza, ez abeltzaintza, ez basozaintza. Izan ere, lursail horretan, euskarrien 14,06 m2-ko gehikuntza izan ezik, gainerako eremuan gauzatu ahal izango ditu.

– Osasunean eragin ditzaketen ondorioei buruz, zehatzago esanda, eremu elektromagnetikoen emisioari buruz hitz egiten dela ulertuta, instalazio-mota hauek indarreko araudiak nahiz nazio mailako zein nazioarteko komunitate zientifikoak ezarritako mugak betetzen dituztela adierazten da.

– Aldaketaren diseinu orokorra, bere osotasunean, egungo linearekiko paraleloan egin da, mendebaldetik alegia, tarte zehatz batzuetan izan ezik. Tarte horietan gehiago urruntzen da gaur egungo instalaziotik, udalen aldaketa urbanistikoko arrazoiengatik edo egungo linearen ibilbideko jabeen eskari historikoengatik.

15.– Juan Bautista Garayalde Jaureguizabal jaunaren oinordekoen alegazioaren berri eman zitzaion Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri, eta hark zera erantzun zuen laburbilduta:

– Altzo-Amezketa 30 kV gaurko linea aldatzea beharrezkoa da, bigarren zirkuitu bat eraikita. Papel de Aralar, S.A. zein gainerako erabiltzaileentzat energia elektrikoa hornitzeko berme handiagoa izango delako. Zentzu honetan, azpiegitura honek posible egiten dituen bideragarritasun ekonomikoak ondorio positiboak izango ditu eskualdearen garapen ekonomikoan eta baserri-inguruneko populazioaren kokagunean.

– Altzo-Amezketa linearen aldaketak ez dituela beste aktibitate garapenik eragozten, ez nekazaritza, ez abeltzaintza, ez basozaintza, linearen aldaketak ez baitu euskarrien azalera handitzen 52. lursailean; beraz, aktibitateak gauzatu ahal izango ditu.

– Osasunean eragin ditzaketen ondorioei buruz, zehatzago esanda, eremu elektromagnetikoen emisioari buruz hitz egiten dela ulertuta, instalazio-mota horiek indarreko araudiak nahiz nazio mailako zein nazioarteko komunitate zientifikoak ezarritako mugak betetzen dituztela adierazten da.

– Aldaketaren diseinu orokorra, bere osotasunean, egungo linearekiko paraleloan egin da, mendebaldetik, alegia, tarte zehatz batzuetan izan ezik. Tarte horietan gehiago urruntzen da gaur egungo instalaziotik, udalen aldaketa urbanistikoko arrazoiengatik edo egungo linearen ibilbideko jabeen eskari historikoengatik.

16.– Labaca Otegui senideen alegazioaren berri eman zitzaion Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri, eta hark zera erantzun zuen laburbilduta:

– Altzo-Amezketa 30 kV gaurko linea aldatzea beharrezkoa da, bigarren zirkuitu bat eraikita. Papel de Aralar, S.A. zein gainerako erabiltzaileentzat energia elektrikoa hornitzeko berme handiagoa izango delako. Zentzu honetan, azpiegitura honek posible egiten dituen bideragarritasun ekonomikoak ondorio positiboak izango ditu eskualdearen garapen ekonomikoan eta baserri-inguruneko populazioaren kokagunean.

– Altzo-Amezketa linearen aldaketak ez dituela beste aktibitate garapenik eragozten, ez nekazaritza, ez abeltzaintza, ez basozaintza. Izan ere, 53. eta 55. lursailetan, euskarrien 34,03 m2-ko eta 40,34 m2-ko gehikuntza izan ezik, gainerako eremuan aipaturiko aktibitateak gauzatu ahal izango ditu.

– Osasunean eragin ditzaketen ondorioei buruz, zehatzago esanda, eremu elektromagnetikoen emisioari buruz hitz egiten dela ulertuta, instalazio-mota horiek indarreko araudiak nahiz nazio mailako zein nazioarteko komunitate zientifikoak ezarritako mugak betetzen dituztela adierazten da.

– Aldaketaren diseinu orokorra, bere osotasunean, egungo linearekiko paraleloan egin da, mendebaldetik, alegia, tarte zehatz batzuetan izan ezik. Tarte horietan gehiago urruntzen da gaur egungo instalaziotik, udalen aldaketa urbanistikoko arrazoiengatik edo egungo linearen ibilbideko jabeen eskari historikoengatik.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 24ko 190/2013 Dekretuan xedatutakoari jarraituz (2013ko apirilaren 24ko EHAA).

2.– Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 39. artikuluak xedatzen duenez, energia elektrikoa banatzeko instalazioak martxan jartzeko, aldatzeko, eskualdatzeko eta behin betiko ixteko, aldez aurretik administrazioaren baimena beharko da.

3.– Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bidez, honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautzen dira: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioak, baita kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere.

4.– Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan xedatzen da onura publikokoak direla energia elektrikoa sortzeko, garraiatzeko eta banatzeko instalazio elektrikoak, hain zuzen ere, horiek ezartzeko behar diren ondasunen eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen eta bide-zortasunaren ezarpen eta erabileraren ondorioetarako. Halaber, lege horren beraren 56. artikuluan xedatzen denez, onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, betiere, ondasunak okupatu beharra edo eraginpean hartutako eskubideak eskuratu beharra, eta, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako, okupazioa lehenbailehen egin beharra.

5.– Espedientea bideratzean, kontuan hartu eta bete dira administrazio-prozedurari buruzko arauetan zein arestian aipatutako legerian aurreikusitako prozedura-baldintzak eta -izapideak.

6.– Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k konplituki erantzun die aurkeztutako alegazioei.

7.– Proiektuak bete egiten ditu aplikagarriak diren segurtasun-araudietan biltzen diren eskakizun teknikoak.

Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duenak (EHAA, 2013ko apirilaren 24koa), ematen dizkion ahalmenak erabilita, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri Altzo, Alegia, Orendain eta Amezketa udalerrietan honako proiektu honi dagozkion instalazioetarako: Altzo-Amezketa 1, 30 kV-ko linea elektrikoaren moldaketa. Halaber, onartzea haren exekuzio-proiektua, honako ezaugarri nagusi hauek dituena:

– Kokalekua: Altzo, Alegia, Orendain eta Amezketa udalerriak.

– Aurrekontua: 1.009.518,41 euro.

– Helburua: dagoen instalazioa eguneratu eta berritzea, eta linearen mantentze-baldintzak hobetzea, zerbitzua eten ez dadin.

Linearen ezaugarriak:

– Zerbitzuaren tentsioa: 30 kV.

– Trifasikoa; zirkuitu bikoitza.

Lehenengo tartea, lurpekoa:

– Eroaleak: 3 AL 630 HEPRZ1(AS) 18/30kV 630 mm

– Zuntz optiko eroalea: OSGZ1-48

– Luzera: 90m..

– Hasiera: Altzo ST.

– Bukaera: 9002. euskarria.

Bigarren tartea, airekoa:

– Eroaleak: LA 280.

– Zuntz optiko eroalea: FOADK-48.

– Luzera: 6839m.

– Hasiera: 9002. euskarria.

– Bukaera: 9037. euskarria.

Hirugarren tartea, lurpekoa:

– Eroaleak: 3 AL 400 HEPRZ1 18/30kV 400mm

– Luzera: 460m.

– Hasiera: 9037 euskarria.

– Bukaera: Aralar maniobra-zentroa.

Baimentzen den instalazioa onura publikokoa dela deklaratzea. Deklarazioak, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza berekin: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu beharra, eta okupazioa, gainera, presaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Beherago zehaztutako baldintza orokorrekin eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriaz ematen da ebazpen hau.

1.– Onartutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

2.– Martxan jartzeko epea bi urtekoa izango da, ebazpen honen egunetik aurrera.

3.– Obrak bukatzen direnean, horren berri emango dio Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari instalazioen titularrak, hain zuzen ere, behin betiko errekonozimenduaren ondorioetarako eta martxan jartzeko akta egiteko.

4.– Ebazpen honek ez dakar berekin obrak egiteko udal, probintzia edo bestelako baimenak edo lizentziak lortu behar ez direnik. Izan ere, eskatzaileak nahitaez lortu beharko ditu baimen horiek guztiak. Halaber, hirugarrenen eskubideak aparte utzi gabe ematen da eta jabetza-eskubideari eutsita.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 2a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala