Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2015eko abuztuaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3639

AGINDUA, 2015eko uztailaren 7koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinen bidez onartzen baitira «Fundación Instituto Gerontológico Matia - Ingema» fundazioaren estatutuetako 8. eta 10. artikuluetan egindako aldaketak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2015eko apirilaren 22an sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Saileko Erregistroan Jonathan Felgueroso Conde jaunak, «Fundación Instituto Gerontológico Matia - Ingema» fundazioaren idazkari gisa jardunez, fundazio horren Patronatuaren eta Estatutuen aldaketak inskribatzeko aurkeztutako eskabidea.

Eskabidearekin batera, erabakiak publiko egiteko eskritura publikoaren kopia bikoitz baimendua aurkeztu da. Eskritura publiko hori 2015eko otsailaren 16an egiletsi zen Donostiako notario Martín Gabarain Astorqui jaunaren aurrean (protokolo-zk.: 185).

Eskritura publiko horretan sartu zen José Antonio Aguirre Franco jaunak -fundazioaren patronatuko idazkari gisa, eta lehendakariaren oniritziarekin- 2014ko abenduaren 17an Donostian emandako ziurtagiria, 2014ko abenduaren 17an Patronatuak egindako bilerarena, zeinean, besteak beste, aho batez onartu baitzen fundazioaren estatutuetako 8. eta 9. artikuluak aldatzea.

Eskrituran, aldatutako artikuluen idazketa berria jasotzen da, osorik.

Bigarrena.- 2015eko ekainaren 1eko idazkiaren bidez, atzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zion Fundazioen Erregistroak aipatu fundazioari. Eta, 2015eko ekainaren 25ean sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean fundazioaren idazkari José Antonio Aguirre Franco jaunak emandako ziurtagiria, zeinean zehazten baita Eskritura Publikoan 9. artikuluari egiten zaion erreferentzia -Batzorde Betearazleari buruzkoa- 10. artikuluari egin behar zaiola.

Hirugarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoa.

Bigarrena.- Funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- «Fundación Instituto Gerontológico Matia - Ingema» fundazioaren estatutuen 8. eta 10. artikuluetan egindako aldaketak onartzea.

Bigarrena.- Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, eta eskritura publikoan ezarritakoarekin bat etorriz. Eskritura horretan jasotzen da estatutuen aldaketa, 2015eko otsailaren 16an fundazioak egiletsia, Donostiako Martín Gabarain Astorqui notarioaren aurrean (protokolo-zk.: 185).

Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 7a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

Josu Iñaki Ercoreca Gervasio.


Azterketa dokumentala