Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2015eko abuztuaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3431

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, honako kontratu hau egiteko dena: Europan barnako bi mugikortasun-proiektu garatzea, desabantaila-egoeran dauden gazte-talde birentzako, helmuga proposatuta, TLN Mobility programaren barruan (Espedientea: LAN/A-41/2015).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu Nagusiak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.

c) Espediente-zenbakia: LAN/A-41/2015.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Europar Batasuna eta Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: bost hilabete, kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

- Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: «Proiektuen kontratua kudeatzeko» eskaintza ekonomikoa, 45 puntu; lizitatzailea TLN - Mobility programan parte hartzen duen erakunde batek homologatua izatea, 12 puntu; prestakuntza-arduradunak nolako jakintza-maila duen ingelesez, frantsesez, alemanez edo italieraz, 3 puntu; orientazio- eta laguntza-arduradunak nolako jakintza-maila duen ingelesez, frantsesez, alemanez edo italieraz, 3 puntu. Orotara, 63 puntu.

- Balio-judizioen bidez ebaluatzeko beste irizpide batzuk. Prestakuntza-faseari buruzko lan-plangintza, 12 puntu; lortutako hizkuntza-maila ebaluatzeko sistema, 5 puntu; kulturarteko prestakuntza-maila ebaluatzeko sistema, 5 puntu; helmuga-herrialdean proiektua kudeatuko duen erakundearekiko lankidetza-protokoloa, 5 puntu; azken txostena, parte-hartzaile bakoitzaren garapena jasoko duena, 5 puntu; jarraipen-faseari buruzko lan-plangintza, 5 puntu. Guztira, 37 puntu.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbateko garbia: ehun eta laurogeita hemeretzi mila seiehun eta hirurogeita bost euro eta berrogeita hamar zentimo (199.665,50) + berrogeita bat mila bederatziehun eta hogeita bederatzi euro eta hirurogeita hamabost zentimo (41.929,75), BEZarenak. Guztira, berrehun eta berrogeita bat mila bostehun eta laurogeita hamabost zentimo eta hogeita bost (241.595,25), BEZa barne.

5.- Behin-behineko bermea: ez.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.

b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01009.

d) Telefonoa: 945 18 14 03.

e) E-mail: administra.licitaciones@lanbide.eus

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko irailaren 11.

7.- Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: Ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatzeko, azken hiru urteetan izandako negozio-bolumen osoa 600.000 eurotik gorakoa izan behar da. Gaitasun teknikoa eta profesionala egiaztatzeko, berriz, azken hiru urteetan egindako kontratua honen xedearen antzeko proiektuek guztira 200.000 euroko zenbatekoa batu behar dute gutxienez.

8.- Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko irailaren 11ko 11:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan zehaztutako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01009.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.- Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zentralak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea, 1 (Badaia aretoa).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.

4) Eguna: 2015eko irailaren 18a.

5) Ordua: 10:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zentralak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea, 1 (Badaia aretoa).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.

4) Eguna: 2015eko irailaren 30a.

5) Ordua: 11:00ak.

10.- Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.- Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.

13.- Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko atari informatikoa edo web-orria: www.lanbide.net

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 22a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala