Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2015eko abuztuaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

AURRERANTZ, S. COOP. DE INICIATIVA SOCIAL Y GARBEKO, S. COOP.
3420

IRAGARKIA, Aurrerantz, S. Coop. de iniciativa social (kooperatiba xurgatzailea) eta Garbeko, S. Coop. (kooperatiba xurgatua) kooperatiben arteko xurgapenagatiko fusioari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen (aurrerantzean («EKL») 79.6 artikuluak ezarritakoaren arabera, publiko egiten da 2015eko ekainaren 30ean Aurrerantz, S. Coop. de Iniciativa Social eta Garbeko, S. Coop.-en Ohiko Batzar Orokorrek, legeak eta estatutuek exijitzen dituzten gehiengoekin, bi kooperatibak fusionatzeko erabakia hartu dutela, Aurrerantz, S. Coop. de Iniciativa Social-ek Garbeko, S. Coop. xurgatuz. Bi kooperatiben kontu auditoreek egiaztatutako 2014ko abenduaren 31n itxitako fusio balantzeak onartu dira, eta fusio akordioa 2015eko ekainaren 11n Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordailatutako Fusio Proiektura egokitu da. Modu honetan, Garbeko, S. Coop. likidatu gabe desegin da eta bere ondarea osorik eta titulu unibertsalez eskualdatu da Aurrerantz, S. Coop. de Iniciativa Social-era.

EKLren 80. artikuluan ezarritakoaren arabera, jakinarazten da kooperatibatik bereizteko eskubidea dutela fusioan parte hartu duten kooperatibetako aurka bozkatu duten bazkide guztiek eta, Batzar Orokorrean ez egonda, azken fusio akordioaren iragarkia egiten denetik berrogei eguneko epean beren ezadostasuna administratzaileei idatziz adierazi dieten bazkideek.

Modu berean adierazten da fusioan parte hartu duten kooperatiben hartzekodunek aurka egiteko duten eskubidea, EKLren 81. artikuluan aurreikusten denaren arabera, fusio akordioaren azken iragarkiaren datatik hilabete bateko epean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko uztailaren 6a.

Aurrerantz, S. Coop. de Iniciativa Social S. Coop.-eko errektore kontseiluko lehendakaria,

MERCEDES ARRIBAS MUÑOZ.

Garbeko, S. Coop.-eko Errektore Kontseiluko lehendakaria,

MARÍA VICTORIA GONZÁLEZ GARCÍA.


Azterketa dokumentala