Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2015eko uztailaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3405

EDIKTUA, 349/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 349/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Alberto Astigarraga Uria.

Abokatua: Jose Manuel Barrenechea Bujanda.

Prokuradorea: Luis Echaniz Aizpuru.

Demandatua: Domingo Aguirregomezcorta Azpiazu.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan epaia eman zen 2015-06-02an. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

EPAITZA

Partez baiesten dut Luis Echaniz Aizpuru prokuradoreak Alberto Astigarraga Uría-ren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Domingo Aguirregomezcorta Azpiazu-ren jaraunsleen aurkakoa, eta, horrenbestez, azken horiek kondenatzen ditut 70,64 euro gehi demanda jarri zen egunetik aurrera sortutako legezko interesak ordaintzera.

Alderdi bakoitzak berak eragindako kostuak ordaindu beharko ditu, eta komunak, erdi bana.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adieraz bekie epaia irmoa dela eta, beraz, ezin dela errekurtsorik jarri beraren aurka (PZL-ren 455.1 artikulua).

Horrela, bada, epai honen bidez, Erregearen izenean, Gonzalo Martín Vázquez epaitegi honetako epaile titularrak erabaki, agindu eta sinatzen du.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko ekainaren hiruan.

Domingo Aguirregomezcorta Azpiazuren jaraunsleen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLb-ko– 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Eibar (Gipuzkoa), 2015eko ekainaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala