Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2015eko uztailaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3404

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 23koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako hau: Valderejo (ES2110001) eta Sobrón (ES2110002) kontserbazio bereziko eremu (KBE) izendatzea, eta horiek eta Valderejo-Arcenako Mendilerroa (ES0000245) hegaztientzako babes bereziko eremua (BBE) kontserbatzeko helburu eta neurriak onartzea, Arabako lurralde historikoan.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko uztailaren 21eko Aginduaren bitartez, hau erabaki da: Valderejo (ES2110001) eta Sobrón (ES2110002) kontserbazio bereziko eremu (KBE) izendatzea, eta horiek eta Valderejo-Arcenako Mendilerroa (ES0000245) Hegaztientzako BBEa kontserbatzeko helburu eta neurriak onartzea, Arabako lurralde historikoan.

Xedapen Orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluarekin eta apirilaren 15eko 1/2004 Legegintza Dekretuaz onartutako Natura Babesteari buruzko testu bategineko 22.2 artikuluarekin bat etorrita, administrazioen eta ingurumena babesteko helburu duten irabazte-asmorik gabeko erakundeen entzunaldi-izapideak egin behar dira, eta jendaurrean jarri eremuen izendapenak, lekuen kartografia mugapenarekin batera, izendapenak justifikatzen dituzten batasunaren intereseko habitat motak eta flora eta fauna espezieak, haien kontserbazio-egoeraren balorazioa, lekuak kontserbatzeko helburuak eta arauak, eta jarraipen programak.

Horregatik guztiagatik, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuko 6.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea honako izendapen hau: Valderejo (ES2110001) eta Sobrón (ES2110002) kontserbazio bereziko eremu (KBE) izendatzea, horiek eta Valderejo-Arcenako Mendilerroa (ES0000245) Hegaztientzako BBEa kontserbatzeko helburu eta neurriak onartzea, Arabako lurralde historikoan. Jendaurrean jarriko da EHAAn iragarki hau argitaratu eta biharamunetik 2015eko urriaren 1era arte; epe horretan, egoki irizten diren alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte interesdunek.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, epe horretan dokumentazioa ikusgai izango da bai egoitza elektronikoan: www.euskadi.eus/natura2000, bai EAEko Administrazio Orokorraren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzan, herritarrak atenditzeko ordutegian, helbide honetan:

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza.

Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.

Eusko Jaurlaritza.

Donostia kalea 1.

01010 Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 23a.

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,

AMAIA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala