Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2015eko uztailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3389

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren Turismoko koordinatzaileak maiatzaren 15ean hartutako Erabakia jakinarazteko dena. Erabaki horren bitartez, entzunaldia eskaintzen da, etxebizitza partikular bateko geletan ostatua eskaintzen duen establezimendu bati baja ematea ebatzi aurretik.

Ezinezkoa izan da Rafael Campos Catalán jaunari aipatu erabakia ohiko moduan jakinaraztea. Hori dela eta, iragarki hau ematen da argitara:

ERABAKIAREN LABURPENA

198/2013 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriarekin bat etorriz establezimendua erregularizatu ez duenez, EAEko Enpresa Turistikoen Erregistroan baja eman aurretik, entzunaldirako 15 egun balioduneko epea ematen zaio, egoki irizten dien alegazioak aurkez ditzan.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK:

Aipatu epea igaro eta entzunaldi-izapidea baliatu ez bada, establezimenduari baja emango zaio EAEko Enpresa Turistikoen Erregistroan.

(Ikus .PDF)

Donostia, 2015eko uztailaren 2a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIÉRREZ.


Azterketa dokumentala