Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2015eko uztailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
3383

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, ETSn hautemandako biziozko igarobideetan eta kendutako trenbide-pasaguneetan trenbide-zabalguneak ixteari buruzko lizitazioaren berri jakitera emateko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: trenbide zabalguneak ixtea, ETSn hautemandako biziozko igarobideetan eta kendutako trenbide-pasaguneetan.

c) Burutzeko/entregatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzeko/entregatzeko epea: hogeita hamasei (36) hilabete.

e) Luzapenak: bai. Urte bat, alderdien artean hala adostuta.

f) Loterik: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: irizpide objektiboa: proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa, 0 eta 60 puntu artean); irizpide subjektiboak: aurkeztutako proposamenaren kalitatea (balorazioa, 0 eta 40 puntu artean) honako azpiirizpide hauek aplikatuta: proposamen teknikoa eta eraikuntza metodoa eta kontratuaren esku jarritako giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzeko proposamena (gehieneko balorazioa, 20 puntu), eta hobekuntza eragiten duten soluzio teknikoak (gehieneko balorazioa, 20 puntu). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: ehun eta laurogeita mila (180.000) euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen profilaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/

(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak)

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2015eko irailaren 7a.

g) Lizitazioan parte hartzeko informazioa eskuratzea; Euskadiko Kontratazio Publikoaren web orrian. Lotura; http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20014123)

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko irailaren 14ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaketarik onartzen al da: ez.

9.– Bestelako informazioa.

Baldintza partikularren pleguak, karatula eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2015eko uztailaren 22a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala