Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2015eko uztailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
3380

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 29koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, ekintza humanitarioko esparru-estrategien finantzaketa-lerroko laguntzen deialdia ebazten da, garapenerako lankidetzaren kargura, 2015erako.

Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak arautzen ditu garapenerako lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzak, eta bi ekintza-mota bereizten ditu. Batetik, larrialdietarako laguntza-proiektuak, bizirautea bermatzeko eta hondamendien eraginpeko pertsonen sufrimendua arintzeko oinarrizko ondasun eta zerbitzuak urgentziaz ematera bideratuak, eta, bestetik, ekintza humanitarioko proiektuak, zentzu zabalagoan, zeinen ekintzek beharrizan-maila txikiagoa baitute eta zeinen helburua garapenerako, giza eskubideetarako eta bakea eraikitzeko oinarriak sustatzea baita.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2015eko apirilaren 28ko Ebazpenaren bidez (2015ko apirilaren 30eko EHAA, 79. zk.), garapenerako lankidetzaren kontura ekintza humanitarioetarako 2015. urterako laguntzak iragarri ziren: 1.600.000 euro finantzaketa-lerro iraunkorrerako, eta 2.000.000 euro ekintza humanitarioko esparru-estrategien finantzaketa-lerrorako (% 50 2015. urtean ordaintzeko, eta beste % 50a, 2016. urtean).

Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak arautzen ditu garapenerako lankidetzaren kontura ekintza humanitarioetarako laguntzak; bada, dekretu horren 28. eta 29. artikuluetan xedatutakoaren arabera, jasotako eskabideak baloratuko dira, eta puntuaziorik handiena lortu dutenak izango dira onuradun, finantzaketa-lerro honen zuzkidura agortu arte, betiere.

Laguntzen deialdia urtero iragarriko da eta kasu honetan, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia da eskumen hori duen agintaritza, bi dekretu hauek aplikatuta: lehendakariaren 20/2012 Dekretua, abenduaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena, eta 187/2013 Dekretua, apirilaren 9koa, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena. Laguntza horiek kudeatzea eta eman beharreko ebazpenak ematea, aldiz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren eskumena da.

Balorazio- eta instrukzio-prozesua amaitu eta gero, eta 2015eko uztailaren 21ean bildu zen Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren artezkaritza-kontseiluaren proposamenez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuan araututako eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren 2015eko apirilaren 28ko Ebazpenaren bidez iragarritako esparru-estrategien finantzaketa-lerroko laguntzak esleitzea ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakundeei; bertan adierazten dira zenbatekoak eta baldintzak.

Bigarrena.– II. eranskinean ageri diren eskabideak ezestea, bertan zehazten diren arrazoiak tarteko.

Hirugarrena.– III. eranskinean jasotako eskabideak deialditik kanpo uztea, aurrekontu-kreditu nahikorik ez egoteagatik.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 29a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala