Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2015eko uztailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3370

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 21ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Ogasun eta Finantza Saileko Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea eskuordetzen duena Lehendakaritzan egin beharreko obrak kontratatzeko eta obra horiek egikaritzeko.

Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio kudeaketa zentralizatuko eraikinetan orokorrean erabili behar diren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzari egozten zaizkion gai eta zerbitzuak kontratatzea. Izan ere, halaxe dago ezarrita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren V. Kapituluan eta lehen xedapen gehigarrian eta Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 192/2013 Dekretuaren 12.d) artikuluan (2013ko apirilaren 18ko EHAA, 74. zk.).

192/2013 Dekretuaren 12.b) artikuluaren arabera, hainbat sailenak edo kudeaketa zentralizatukoak diren eraikinei dagokienez, Zuzendaritza horri dagozkio, besteak beste, honako funtzio hauek: proiektuak idaztea, kontratuak prestatzeko administrazio-jarduerak burutzea, obren egikaritzea zuzentzea eta beharrezkoak diren jarduerak egitea dagozkion egiaztapenak ordaintzeko eta obrak ordaintzeko, jasotzeko eta likidatzeko; baita kontratazio-organoari dagozkion laguntza tekniko eta materialeko funtzioak ere.

Lehendakaritzako eraikinak hobekuntzak behar ditu segurtasun elektrikoko sistemaren instalazioetan eta komunikazioaren egituraketan, baita horiekin zerikusia duen guztian. Egin beharreko jardueren ezaugarriak ikusita, komenigarritzat jo da, salbuespen moduan, obren egikaritzea eta zuzendaritza Baliabide Orokorren Zuzendaritzako zerbitzu espezializatuek burutzea.

136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak ahalbidetzen du Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumenak kudeaketa zentralizatua ez duten bestelako eraikinetara zabaltzea. Zabaltze hori honela gauzatzen da: hitzarmen bidez, administrazio-klausula zehatzen pleguetako aurreikuspen espezifikoen bidez, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak jasotzen dituen formulen bidez.

Beharrezkoak diren obren kontratazioa eta egikaritzea Baliabide Orokorren Zuzendaritzak burutzeko formula egokia aurreikusita dago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean, hain zuzen ere, eskumenak eskuordetzeari buruzko 13.1 artikuluan. Honela xedatzen da hor:

«1.– Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».

Hori dela-eta, Lehendakaritza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuaren 5.3.c) artikuluak (2013ko apirilaren 18ko EHAA, 74. zk.) Lehendakaritzako idazkari nagusiari ematen dizkion eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

I.– Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearen esku uztea Lehendakaritzan egin behar diren obren eta hornikuntzen kontratazioa eta egikaritzea (Eranskinean zerrendatzen dira horiek).

Eskuordetzea Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak jasotzen dituen eta kontratuari ezartzeko diren gaietara zabalduko da.

– Kontratua prestatzea (II. liburua).

– Kontratua esleitzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

– Administrazioaren eskumenak, aldaketa, iraungitze, lagatze eta azpikontrataziorako IV. Liburuko, I. Tituluko, I. Kapituluan oro har aurreikusten direnak, eta hornidura-kontratuetarako IV. Liburuko, II. Tituluko IV. Kapituluan berariaz aurreikusten direnak.

– Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

– Kontratua betearaztea eta obra-zuzendaritza.

– Egindako lanak ordaintzea.

II.– Izenpetu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean eskuordetzea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 21a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.

ERANSKINA
OBREN ZERRENDA

● Komunikaziorako kable-sare egituratua ezartzea.

● Segurtasun elektrikoa ezartzea eta hornitzea.

● Sotoan obra zibila egitea.


Azterketa dokumentala