Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2015eko uztailaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3367

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 8koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordearena, Nautika eta Itsas Garraioko Gradua deituko den Euskal Herriko Unibertsitateko titulazioaren izena eta haren ikasketa planarena aldatzeko ebazpena argitaratzekoa.

Ingeniaritza Nautiko eta Itsas Garraioko Gradua unibertsitateko titulu ofiziala da. Ministroen Kontseiluaren 2010eko azaroaren 12ko Erabakiaren bidez ezarri zen, eta Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2010eko azaroaren 22ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Estatuko Buletin Ofizialean 2010eko abenduaren 16an. Bestalde, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak (ekainaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren bidez eguneratuak) zehazten du zein prozedura bete behar den dagoeneko egiaztatuak izan diren ikasketa planak aldatzeko. Ingeniaritza Nautiko eta Itsas Garraioko Graduaren ikasketa planaren izena aldatu behar zenez, dekretu horretan ezarritako prozedura bete dugu; hori behin eginda, jaso dugu Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Espainiako Agentziaren, hau da, ANECAren, idazkia, unibertsitateak aurkeztutako aldaketak onartzen dituela esateko.

Auzitegi Gorenaren 158/2011 epaia betez, honako hau

EBATZI DUT:

Agindua ematea argitara dadin Ingeniaritza Nautiko eta Itsas Garraioko Graduaren eta haren ikasketa planaren izen aldaketa, ebazpen honen eranskinean zehazten den moduan. Ikasketa plana Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2010eko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2011ko otsailaren 4ko Estatuko Buletin Ofizialean eta 2011ko martxoaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian). Izen berria hau izango da: Nautika eta Itsas Garraioko Gradua.

Leioa, 2015eko uztailaren 8a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

E. (2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA)

Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordea,

AMAYA ZÁRRAGA CASTRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala