Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2015eko uztailaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3362

1422/2015 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probei dagozkien behin betiko emaitzak argitaratzen dituena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak, 2015eko otsailaren 11ko 160/2015 Ebazpenaz (2015-03-02ko EHAA; 41. zk.) hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2015eko ohiko lehenengo deialdia egin zuen.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren 2015eko martxoaren 31ko 92/2015 Ebazpenaren bitartez, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetara deitutakoen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren ekainaren 23ko 190/2015 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako iragarki-oholetan eta web-orrian jendaurrean jarriaz, jakinarazi ziren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probei dagozkien behin-behineko emaitzak. Emaitza horien kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta behin hauek erabaki ondoren, deialdiaren 18. oinarriak dioenaren arabera, Osakidetzak izangaien behin betiko kalifikazioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aginduko du, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen batez bidez.

Ondorioz,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2015eko otsailaren 11ko deialdiaren bitartez deitutako Osakidetzako ohiko lehenengo deialdiari dagozkion behin betiko kalifikazioak argitaratzeko agintzea, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala