Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2015eko uztailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

AD HOC LINGUAE S.COOP. PEQUEÑA, SOCIEDAD COOPERATIVA
3361

IRAGARKIA, Ad Hoc Linguae, S. Coop Pequeña, Kooperatiba-Sozietatea likidatu eta desegiteari buruzkoa.

2015eko uztailaren 8an, finkatutako ordua 16:00ak zirela, Ad Hoc Linguae, S. Coop. Pequeña delakoak Ohiko Batzar Orokorra egin zuen, sozietatearen egoitzan, Bilbo Arategizar kaleko 15.ean, bertan zirelarik bazkide guztiak, eta aho batez honako erabakiak hartu ziren:

ERABAKIAK

Ad Hoc Linguae, S. Coop Pequeña, Kooperatiba-sozietatea likidatzea.

«Kooperatibaren administratzaileak kargutik kentzea, eta Beatriz Quintano Martínez, Marta Bermejo Espinosa eta Miroslava Matulova likidatzaile izendatzea, betiere Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz.»

«2015eko ekainaren 30ean itxitako Likidazioko Hasierako Balantzea onartzea».

«Ezohiko batzar orokor horretan hartutako erabakiak jendaurrean jartzeko, beharrezko diren izapide guztiak egitea, derrigorrez egin behar baita hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».

Ezohiko Batzar Orokorreko akta batzarraren amaieran onartu zen, eta idazkariak, lehendakariak eta horretarako izendatutako bazkideek sinatu zuten, egun bereko 17:00etan.

Hartutako erabaki horiei buruzko agiriak interesdunen eskura daude batzarra egin zen lokalean.

Bilbao, uztailaren 8a.

Likidatzaileak,

BEATRIZ QUINTANO MARTÍNEZ.

MARTA BERMEJO ESPINOSA.

MIROSLAVA MATULOVA.


Azterketa dokumentala