Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2015eko uztailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3360

IRAGARKIA, zeinen bidez jakinarazten baitzaio Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gerentearen 2015eko maiatzaren 18ko ebazpena Donosti Fotocopias y Reprografia, S.L. enpresari; ebazpen horren bidez ireki zen Donostiako Eskola Politeknikoko eraikinerako erreprografia-zerbitzua emateko kontratuaren bermea konfiskatzeko espedientea.

Saiatu gara Donosti Fotocopias y Reprografía, S.L. enpresari aipatutako ebazpenaren berri ematen, baina ez dugu lortu. Horrela, bada, iragarki hau argitaratu dugu, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan zehaztutakoari jarraituz, sektore publikoaren arrazionalizazioari eta administrazio-erreformarako beste neurri batzuei buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legearen arabera.

Ebazpena jendaurrean jarri dugu interesduna jakitun jartzeko, eta jakinarazpentzat hartu behar du. Honako oharra izan beharko du kontuan:

Ebazpenaren eduki osoa jakin nahi badu, Donosti Fotocopias y Reprografía, S.L. enpresa UPV/EHUko Kontratazio eta Erosketen Zerbitzura joan beharko da hamar eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik hasita. Jendaurreko ordutegian joan beharko da. Helbidea: EHU-Errektoregoko Eraikina, Sarriena auzoa z.g., 48940 Leioa.

(Ikus .PDF)

Leioa, 2015eko uztailaren 17a.

UPV/EHUko gerentea,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala