Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2015eko uztailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
OSASUN SAILA
3352

136/2015 DEKRETUA, uztailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Administrazio Kontseiluko kide batzuk berresten dituena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren Estatutu Sozialak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8.2 artikuluan xedatzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkotza egiten duten bost kidek osatzen dute erakunde horretako Administrazio Kontseilua, erakunde publikoko lehendakariaz gain. Jaurlaritzak izendatu beharko ditu kide horiek, alegia, bi kide Ekonomia eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta gainontzeko hirurak, Osasuneko sailburuaren proposamenez.

Horri jarraituz, erakunde horretako Administrazio Kontseiluko azken kideak kasuan kasuko dekretuen bidez izendatu eta ordezkatu ziren.

Urtarrilaren 15eko 80/2013 Dekretuaren bidez (2013ko otsailaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 25 zenbakikoan, argitaratu zen), Ignacio Jesús Berraondo Zabalegui jauna Administrazio Kontseiluko bosgarren kide izendatu zen, Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria baitzen.

Maiatzaren 5eko 61/2015 Dekretuaren bidez, Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendari kargutik kendu zen Ignacio Jesús Berraondo Zabalegui jauna, eta, aldi berean, maiatzaren 5eko 62/2015 Dekretuaren bidez, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari izendatu zen. Bi dekretuak 2015eko maiatzaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren (84. zk.).

Aldaketa horien ondorioz, beharrezkoa da Administrazio Kontseilua osatzen duten kideak berrestea.

Administrazio Kontseiluaren 2015eko maiatzaren 28ko bilkuran, bertaratuei dagokienez, idazkariak Kontseiluari jakinarazi zion Ignacio Jesús Berraondo Zabalegui jauna (kontseiluko kidea) Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari gisa berresteko Dekretua izapidetuko zela.

Horren ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuak eta Osasuneko sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko uztailaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko kide honen izendapena berrestea:

Bosgarren kidea: Ignacio Jesús Berraondo Zabalegui jauna, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria, Osasuneko sailburuaren proposamenez.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko uztailaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala