Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2015eko uztailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
3349

IRAGARKIA, Euskotreneko errepideko material mugikorrerako, lokomotoretarako eta lokal higiezinetarako erregai hornidura kontratatzeko lehiaketa publikoa deitzen duen lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: erregaiaren hornidura Euskotrenen errepideko material mugikorrerako, lokomotoretarako eta higiezinetarako.

b) Burutzapen/entrega tokia: Euskadi.

c) Burutzapen epea: 2 urte + 2 luzapen posible, bakoitza urteko batekoa.

d) Loteak: bai, 3 lote.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen lizitazioaren gehieneko aurrekontua bost milioi ehun eta berrogeita zortzi mila (5.148.000) eurokoa da, kontzeptu guztiak barne, BEZa izan ezik.

Luzapenak gertatuz gero aurreikusitako zenbatekoa esleipena lortu duen enpresak eskainitakoa izango da, eta, lizitazioaren ondoreetarako, gehieneko zenbatekoa 10.296.000 eurokoa izango da (BEZa kanpo).

Loteetan banatuta, ondoren adierazten den bezala:

a) 1. lotea (Bizkaia autobusak), gehienez ere milioi bat eta ehun mila euro (1.100.000 euro/urtean).

b) 2. lotea (Gipuzkoa autobusak, tailerra eta Museoa), gehienez ere milioi bat laurehun eta berrogeita hamar mila euro (1.450.000 euro/urtean).

c) 3. lotea (Lokomotorak), gehienez ere hogeita lau mila euro (24.000 euro/urtean).

5.– Bermeak: baldintzen pleguen araberakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Parte hartzeko eskariak helbide elektroniko honetara bideratu beharko dira: contratacion@euskotren.es

b) Dokumentazioa eskuratzeko azken eguna: 2015eko irailaren 1eko eguerdiko 12:00ak.

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintzen pleguen araberakoak.

8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskarien aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko irailaren 15eko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkezteko lekua: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri, 6. 48006 – Bilbao.

c) Enpresa lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: baldintzen pleguetan adierazten direnak.

10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipena lortzen duen edo duten enpresak edo enpresek ordainduko ditu/dituzte, bakoitzak dagokion partean.

Bilbao, 2015eko uztailaren 20a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala