Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2015eko uztailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
3343

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 2koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez atzera egiten baita itunaren modalitatean zerbitzu publikoa kudeatzeko administrazio-kontratua esleitzeko prozeduran. Kontratuaren xedea da «garraio-zerbitzuak eta osasun-larrialdietarako laguntza helikoptero bidez ematea» (espedientea 25/2015).

Ikusi eta aztertu da aipatutako espedientea,

AURREKARIAK

1.– 2015eko martxoaren 18ko Ebazpenaren bidez, aipatutako espedientea onartu zen, eta esleitzeko prozedura ireki zen, lizitazio-prozedura irekiaren bitartez.

2.– Lizitazioaren iragarkia 2015eko maiatzaren 7ko EHAAn argitaratu zen, 83. zenbakian. Egun berean (2015-05-07), pleguak eta dokumentazio osagarria argitaratu ziren kontratatzailearen profilean.

3.– Eskaintzak aurkezteko gehienezko epea 2015eko maiatzaren 25ean bukatu zen, eta jasotako eskaintzen ziurtagirian azaltzen denez, hartutako eskaintza bakarra INAER Helicopteros S.A.U. enpresarena izan da.

4.– 2015eko maiatzaren 25ean, Asociación Española de Compañías Aéreas de Helicópteros y Trabajos Aéreos (AECA Helicópteros) elkarteak errekurtso berezi bat aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren Erregistroan «garraio-zerbitzua eta osasun-larrialdietarako laguntza helikoptero bidez emateko» kontratuari dagozkion baldintza teknikoen pleguaren kontra.

5.– 2015eko uztailaren 1ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren titularrak 068/2015 Ebazpena eman zuen, zeinaren bidez partez onesten baitzuen AECA Helicopterosek aurkeztutako errekurtsoa, eta, beraz, aireontziaren antzinatasuna 10 urtera mugatzen duen baldintza teknikoaren deuseztasuna deklaratu zuen.

6.– Goiko puntuan azaldutako arrazoiak kontuan hartuz, 2015eko uztailaren 2an, kontratazio-organo honek aipatutako kontratua izapidetzen ez jarraitzea erabaki zuen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 155. artikuluko 1., 2. eta 4. zenbakiak.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Hirugarrena.– Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 7.2.d) artikuluarekin bat etorriz (EHAA, 74. zk., 2013eko apirilaren 18koa), Osasuneko sailburuordeari dagokio berariazko kontratazio-organo gisa dagozkion egitekoak gauzatzea, prestazio sanitarioen arloan, betiere, prestazio horiek, oro har, osasun barruti batera baino gehiagotara bideratzen badira. Horiek guztiak kontuan hartuta

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Atzera egitea itunaren modalitatean «garraio-zerbitzuak eta osasun-larrialdietarako laguntza helikoptero bidez ematea» xede duen zerbitzu publikoa kudeatzeko administrazio-kontratua esleitzeko prozeduran (espedientea 25/2015), aurrekarietako 5. puntuan azaldutako gorabeheretan oinarritutako interes publikoko arrazoiengatik (Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren 068/2015 Ebazpenean aireontziaren antzinatasuna 10 urtera mugatzen duen baldintza teknikoaren deuseztasuna deklaratzea).

Bigarrena.– Agindu hau interesdun guztiei jakinaraztea, jar ditzaketen errekurtsoak azalduz, dagozkion ondorioetarako.

Hirugarrena.– Atzera egite hau EHAAn argitaratzea, Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren 155. artikuluko lehenengo paragrafoan xedatutakoa betez.

Laugarrena.– Lizitatzaileari jakinaraztea eraman dezakeela aurkeztutako dokumentazioa.

Bosgarrena.– Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginean xedatutakoaren arabera, ebazpen honen kontra, aukeran, kontratazio-arloko errekurtso berezia jarri ahal izango da (testu bategineko 40. artikuluan arautzen dena) Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoan, jakinarazpena egin eta 15 laneguneko epean. Bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, jakinarazpena jaso eta bi hilabeteko epean; betiere, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 2a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.


Azterketa dokumentala