Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2015eko uztailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3341

IRAGARKIA, honako xede hau duen zerbitzu-kontratuaren lizitazioa egiteko dena: «Aztertu 2016-2018 (Ibaialde-Azterkosta): ibaiei eta kostari buruzko ingurumen-heziketa izeneko programa kudeatzea eta garatzea». C02/012/2015.

1.– Entitate esleitzailea. Datu orokorrak eta informazio lortzeko datuak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Agiriak eta informazioa lortzea:

1) Bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 89 27.

5) Telefaxa: 945 01 89 50.

6) Helbide elektronikoa: n-garechana@euskadi.eus

7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015-09-24.

d) Espedientearen zenbakia: C02/012/2015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskripzioa: Aztertu 2016-2018 (Ibaialde-Azterkosta): ibaiei eta kostari buruzko ingurumen-heziketa izeneko programa kudeatzea eta garatzea.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea: 2016-01-01etik 2018-12-31 arte.

f) Luzapenik: bai, bat (1); kontratu nagusiaren luzera berekoa.

g) Esparru-akordioa ezartzea (hala badagokio): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (hala badagokio): ez.

i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 79420000-4.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak: irizpide anitzak.

1.– Formulak aplikatuz automatikoki ebaluatzen diren irizpideak.

Haztapena: % 70.

Prezioa: 70 puntu.

Formula: P = Pmáx * (QL – OL) / MAX (BS; Bmáx)

P: aurkeztutako eskaintzari dagokion puntuazioa da.

Pmáx: prezioarentzat ezarritako gehienezko puntuazioa da.

QL: lizitazioaren oinarrizko aurrekontua da.

OL: baloratzen den eskaintza.

BS: beherapen esaguratsua da = lizitazioaren oinarrizko aurrekontua (644.628,09 euro) eta beherapen esanguratsua duen prezioaren (515.702,48 eurotan ezarri da) arteko desberdintasuna = 128.925, 61 euro.

Bmáx: gehienezko beherapena da = lizitazioaren oinarrizko aurrekontua da eta aurkeztutako eskaintzarik baxuenaren arteko desberdintasuna da = QL – ML.

ML: aurkeztutako eskaintzarik baxuena da.

2.– Balio-judizioan bidez aplikatzekoak diren irizpideak.

Haztapena: % 30.

Memoria teknikoa: 30 puntu.

Azpiirizpideak:

1) Laneko plana: 10 puntu.

2) Programa ezagutarazteko materialen eta prozeduren kantitatea eta kalitatea: 10 puntu.

3) Laguntzeko materialen kantitatea eta kalitatea: 10 puntu.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 1.289.256,18 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 644.628,09 euro. Zenbateko osoa: 780.000 euro.

6.– Eskatutako bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: % 5.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: bai.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena: azkeneko hiru ekitaldi bakoitzeko negozio-bolumen globalaren gaineko adierazpena. Urte bakoitzeko negozio-bolumena urteko lizitazioaren oinarrizko aurrekontua bestekoa edo handiagoa izan beharko du.

Gaitasun teknikoa eta profesionala. Azkeneko hiru ekitaldietan egindako lanen zerrenda, non egiaztatu beharko den ekitaldi horietako bakoitzean egin dela ingurumenaren inguruko heziketa- interpretazio- eta sentsibiliazio-lanen bat.

c) Bestelako betebehar espezifikoak: ez.

d) Erreserbatutako kontratuak: ez.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015-09-15, 10:00ak arte.

b) Aurkezteko era: paperean edo elektronikoki, interesdunak aukeratuko du.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren erregistroan.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Aurkezpen elektronikoa: www.contratacion.euskadi.eus

e) Aldaerak onartzea: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari nahitaez: bi (2) meses.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Deskripzioa: automatikoak ez diren irizpenei (C gutun-azala) eta irizpen automatikoei (B gutun-azala) buruzko eskaintzak irekitzea.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Data eta ordua: «C» gutun-azala: 2015-09-29; 12:00ak. «B» gutun-azala: 2015-10-09; 12:00ak.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): 2015-07-17.

12.– Bestelako informaziorik: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 17a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala