Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2015eko uztailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3338

AGINDUA, 2015eko uztailaren 14koa, Osasuneko sailburuarena, farmazia-bulego batzuen titulartasuna lortzeko merituak baloratzeko batzordeko kideak izendatzeko dena; horretarako deialdia egin zen Osasuneko sailburuaren 2015eko martxoaren 13ko aginduen bidez.

2015eko apirilaren 7an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako 2015eko martxoaren 13ko aginduen bidez, hasiera eman zitzaion lau farmazia-bulego berri sortzeko prozedurari: bat Abadiñoko farmazia-eskualdean, beste bat Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean, eta beste biak Zarauzko farmazia-eskualdean.

Beraz, eskabidea egin dutenen merituak baloratzeko batzordea osatuko duten kideak izendatu behar dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluak, Farmazialarien Enpresa Elkarteek eta Farmazialari Arduradunen, Ondokoen, Ordezkoen eta Jardungabeen Elkarteek egindako proposamenak jaso ondoren. Hala xedatuta dago ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 3. artikuluan (338/1995 Dekretua, farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzekoa; otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuaz aldatua).

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako pertsona hauek batzordekide izendatzea, 2015eko martxoaren 13ko aginduen bitartez deitutako farmazia-bulegoen titulartasuna eskuratzeko merituak baloratzeko batzordean:

Batzordeburua:

Titularra: M.ª Asunción Celigueta Crespo.

Ordezkoa: Belen Elorrieta Gabella.

1. batzordekidea:

Titularra: Milagros Lopez de Ocariz Lopez de Munain.

Ordezkoa: Flavia Marina Erazo Presser.

2. bokala:

Titularra: Susana Urriticoechea Marticorena.

Ordezkoa: Fernando Echeveste Elosegui.

3. batzordekidea:

Titularra: Monica Martinez Santos.

Ordezkoa: Ricardo Blanco Escuredo.

4. batzordekidea:

Titularra: Teresa Fernandez de Castro Aguirrezabal.

Ordezkoa: Garbiñe Umerez Urbieta.

5. batzordekidea eta idazkaria:

Titularra: Maria Heras Burzaco.

Ordezkoa: Begoña Dominguez Alvarez.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 14a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala