Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2015eko uztailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3337

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 17koa, Hezkuntzako sailburuordearena, IRALE programan parte hartzen duten euskaltegiei 2014-2015 ikasturtearen bigarren txandako ikasleen matrikula-gastuak ordaintzeko dena.

Irale programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (1994ko otsailaren 11ko EHAA), Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko klase-emankizunez diharduenean, honela dio bere 23. artikuluaren 4. paragrafoan: Hezkuntza Sailburuordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean Irale programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda.

Eginbide hori zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko ekainaren 18ko Aginduak (EHAA, 2014ko ekainaren 25ekoa) 2014ko udarako eta 2014-2015 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta beraien mamikuntzan parte hartu nahi duten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.

Agindu horren ondorioz ebazpena jakinarazi du, 2014ko irailaren 16koa (EHAA, 2014ko urriaren 14koa), Hezkuntzako sailburuordeak 2014ko udan eta 2014-2015 ikasturtean Irale programaren Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte har dezaketen ikasketa-elkarteak onesten dituena.

Ebazpen horrek, bere xedapen gehigarrietan, material-prestakuntza eta zenbait kasutako joan-etorri gastuak ere zehatz arauturik ditu.

Horren guztiaren garapenez, 2014-2015 ikasturtearen bigarren eta hirugarren hiruhileko hainbat klase-emankizun burutu dute kasuan kasuko ikasketa-elkarteek. Emandako klase-emankizunak ordaintzea dagokio, beraz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari. Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ebazpen honen eranskinean zehazten diren euskaltegi eta ikasketa-elkarteei bertan adierazitako diru-kopuruak ordaintzea, 2014-2015 ikasturtearen bigarren txandako matrikula-gastuak estaltzeko.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egunaren hurrengotik hasi eta handik hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik izango da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 17a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala