Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2015eko uztailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3334

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: 139/2015 Dekretua, uztailaren 14koa, Eibarko (Gipuzkoako) Zamakola lantegi-etxea kultura-ondasun deklaratzeko dena, monumentuen kategorian.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako huts bat atzeman da uztailaren 14ko 139/2015 Dekretuan, zeinaren bidez Eibarko (Gipuzkoako) Zamakola lantegi-etxea kultura-ondasun deklaratzen den, monumentuen kategorian; hutsa 2015/3258 (3/13) orrialdekoa da (2015eko uztailaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 136. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen, dekretu horretan aipatzen den «Mugaketen planoa» ez baitzen argitaratu, eta, hortaz, hemen argitaratzen da.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala