Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2015eko uztailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3332

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 14koa, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena; honen bidez, jendaurrean jartzen da desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela arautzen duen dekretu-proiektua.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko ekainaren 26ko Aginduaren bidez, onartu egin zen desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela arautzen duen dekretu-proiektua lantzeko prozedurari hasiera ematea.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoak eraginpean hartzen dituzten xedapen orokorrei entzunaldiaren izapidea aplikatuko zaie. Halaber, eta xedapenen izaerak aholkatzen duenean, jendaurrean jarriko dira.

Ildo horretan, jendaurrean jartzen da desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela arautzen duen dekretu-proiektua, jendaurrean jartzeko izapidea hasten duen Gizarte Zerbitzuetako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 2015eko irailaren 11ra arte.

Aurreko guztia dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela arautzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzea, jendaurrean jartzeko izapidea hasten duen Gizarte Zerbitzuetako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 2015eko irailaren 11ra arte.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko, dekretu-proiektuaren edukia honako hauetan egongo da eskuragarri: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzan (helbidea: Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz), Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.net), Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren atarian (www.gizartelan.ejgv.euskadi.net) eta Irekia atarian (www.irekia.euskadi.net).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 14a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

EMILIO GERMÁN SOLA VALLOJERA.


Azterketa dokumentala