Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2015eko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3116

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 2koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, 2014-2015 ikasturtean batxilergoko ikasketak amaitu dituzten ikasleei zuzendutako Batxilergoko Sari Bereziak ematen dituena.

Martxoaren 15eko 35/2011 Dekretuak, otsailaren 19ko 166/2013 Dekretuak aldatu zuenak, Batxilergoko Sari Bereziak arautu eta haiek emateko baldintzak ezartzen ditu.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, 2014-2015 ikasturtean batxilergoko ikasketak bukatu eta Dekretuan ezarritako baldintzak bete eta helburu horiek lortzeko etengabe saiatu ziren ikasleentzat, Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egin zuen, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko martxoaren 24ko Aginduaren bidez (2015eko maiatzaren 5eko EHAA).

Hori dela eta, probak egin ondoren, eta epaimahaiak proposatuta, hau

EBAZTEN DUT:

1.– 2014-2015 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari bereziak esleitzea, 2014-2015 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezietarako deia egiten duen 2015eko martxoaren 24ko Aginduaren hirugarren oinarri arautzailean ezarritakoaren arabera.

2.– Saria jaso duten ikasleen zerrenda argitaratzea; I. eranskinean jaso da zerrenda.

3.– Ebazpena eta ikasle sarituen behin betiko zerrenda Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren web-orrian jartzea, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 2a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.


Azterketa dokumentala