Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2015eko uztailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
3040

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarrarena, Eusko Legebiltzarrarentzat prentsa-dosier digitalizatuko zerbitzua kontratatzeari buruzkoa (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2015eko ekainaren 30eko Erabakia) (Espedientea: 06-1200-15).

Kontratu-mota: zerbitzua.

Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.

Izapidea: ohikoa.

Prozedura: irekia.

Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 66.115,70 euro, BEZik gabe. Hauxe dagokio BEZari (% 21): 13.884,30 euro. Guztizko emaitza hau da 80.000 euro.

Burutzeko epea: 2 urte.

Luzapena: 1, urte batekoa.

Agiriak eskuratzea: klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria lizitatzaileen eskura egongo dira toki hauetan:

– Eusko Legebiltzarra, 09:00etatik 14:00ak arte. Legebiltzarraren helbidea hau da: Becerro de Bengoa kalea z.g., 01005 posta-kodea, Vitoria-Gasteiz.

– Eusko Legebiltzarraren web-orrian, www.legebiltzarra.eus / Kontratatzailearen profila.

Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazi bezala.

Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2015eko uztailaren 27a arte; ordutegia, 09:00etatik 14:00ak arte.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da, eta aldez aurretik kontratatzailearen profilean argitaratuko da, eta posta elektronikoren bidez jakinaraziko zaie lizitatzaileei data eta ordua.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 30a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala