Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2015eko uztailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3038

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1034/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 1034/2014 prozedura bideratu da, Santa Minerva Diaz Rosariok eskatuta, Henry Rafael Polanco Dominguezen aurka. Prozedura horren gainean, 262/2015 epaia eman da 2015-05-14an. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

262/2015 epaia, 2015-05-14koa, seme-alaba batentzako neurriei buruzko 1034/2014 prozeduran emana. Prozedura hori epaitegi honetan bideratu da, honako hauen artean: demandatzaile gisa, Santa Minerva Díaz Rosario andrea, De La Cruz andrea prokuradore duela; demandatu gisa, berriz, Henry Rafael Polanco Domínguez jauna (auzi-ihesean, eta ordezkaritza prozesalik gabe); Fiskaltzak ere parte hartu du. Horrenbestez, erregearen izenean, ebazpen hau eman da.

Henry Rafael Polanco Domínguez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala