Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2015eko uztailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3036

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 867/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 867/2014 prozedura bideratu da, Nmemba Gomes-ek eskatuta (doako laguntza juridikoaren onuraduna), Lelio Gomes Alcantara Da Silva Correia Landim-en aurka, adingabeko seme-alabentzako neurrien gainean. Prozedura horri dagokionez epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut N´Memba Gomes-ek aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Lelio Gomes Alcantara Da Silva Correia Landim-en aurkakoa, eta neurri hauek erabakitzen ditut:

1.– XXXXX alaba adingabearen zaintza eta jagoletza amari ematen zaizkio; eta amari bakarrik ematen zaio, halaber, alaba adingabearen gaineko guraso-ahala.

2.– Gurasoek erabakitzen duten moduan egon ahal izango da aita bere alaba adingabearekin.

3.– Alaba adingabearen mantenu gisa, aitak 150 euro ordainduko dizkio hilero amari. Aurreratuta eta hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan ordainduko ditu, auzi-jartzaileak izendatzen duen kontuan dirua sartuz; zenbateko hori urtero eguneratuko da, urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako KPIren igoeraren arabera, oinarritzat justu aurreko hamabi hilabeteak hartuz. Ordainketa egin ezean, legezko neurriak hartuko dira.

4.– Alabaren ezohiko gastuak erdibana ordainduko dituzte aitak eta amak. Ezohiko gastutzat hartzen dira aurreikusten ez direnak eta aldizkakoak ez direnak; hala nola gaixotasun-gastuak, ospitaleratze-gastuak, tratamendu berezien gastuak, odontologia, ortodontzia edo optikako gastuak, edo farmazeutikoak, gizarte-segurantzak edo gurasoek hitzartuta daukaten beste mutualitate edo erakunde batek estaltzen ez dituenak, baita irakasle edo tutoreek gomendatzen dituzten laguntza- edo errefortzu-eskolen gastuak ere.

Beste gurasoari kontsulta egin ezin zaion urgentziazko kasuetan izan ezik, gainerakoetan, guraso bakoitzak besteari jakinarazi beharko dizkio adingabeko alabek dituzten aparteko premiak, eta premia horiei erantzun beharra dagoela adierazi; horretarako, kasuan kasuko agiriak helaraziko dizkio batak besteari (gastuaren zenbatekoari buruzko aurrekontua edo informazioa). Hamabost eguneko epean beste gurasoaren erantzunik ez badago, gastua onartuta dagoela ulertuko da.

Behar bezala jasota geratzeko moduan egingo dira halako jakinarazpenak.

5.– Prozesuko izapide honetan ez da beste neurririk hartuko.

Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Lelio Gomes Alcantara Da Silva Correia Landim demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko ekainaren bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala